[itzul] Talla 36

kixmi kixmi a bildua iservicesmail.com
Al, Urr 15, 16:56:03, CEST 2012


Nik, ontzat eman ez ezik, aukera bakartzat jotzen dut.
Eta erdal inposaketari dagokionez, artikulua jartzea erdaraz egiten 
denaren kontrakoa egitea da, eta artikulurik ez jartzea, erdarari 
jarraitzea. Izan ere, gaztelaniaz, bederen, "Talla: 36" litzateke, eta 
ez "La talla: 36"

Mila esker erantzun guztiengatik, bide batez.


15/10/2012 16:37(e)an, Mikel Haranburu(e)k idatzi zuen:
> Ez dakit euskal senak eskatzen duen, ala ohiturak, gaztelaniarekiko 
> mimesiak ala zerk.
>
> Nik
> Neurria: 36
> ontzat emango nuke ezbairik gabe.
> Ez da euskal senak "ongi etorriak" esateko eskatzen duena, baina 
> barra-barra aditzen ahal dugu. Eta "Interneta". Eta beste (ez besteak).
>
> On al., 2012.eko urrren 15a 15:09, Garikoitz wrote:
>> ba ez jauna,  adibidea  hor daukazu:
>>
>> jauna  edo jaun ? . Euskal senak mugatzailea  eskatzen dau.
>>
>>
>> Garikoitz
>>
>>
>>
>> 14/10/2012 12:21(e)an, Eneko Gotzon Ares(e)k idatzi zuen:
>>> Neure ustez kasu horretan artikulu mugatzailea ez da 
>>> beharrezko. Euskal gramatikaz ene ezagutza, tamalez, kaskar izanik 
>>> ere, "erdal inposaketak gure mugatzailearen erabilpena bihurritu 
>>> duela" adierazten dudanean zuzen nagoela irizten dut. Eskerrik asko 
>>> Garikoitz, edonola.
>>>
>>> On 14 Oct 2012, at 11:49, Garikoitz wrote:
>>>
>>>> Neurri*a*: 36a.
>>>> edo 36 neurriko*a*.
>>>
>>> --
>>> Eneko Gotzon Ares
>>>
>>
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago