[itzul] Talla 36
Diez de Ultzurrun
ultzu a bildua parlam.euskadi.net
Al, Urr 15, 16:41:14, CEST 2012
Niri Iruņan bertan gertatu zitzaidan, aspalditxo, Calzados Tiberio-n -erran dezadan bidenabar, propaganda izan baledi ere--. Nagusiak (familia) basaburutarrak edo han ingurukoak zirele uste dut, eta gizonak horrela bota zuen: zuk beharko duzu berrogeitabia edo...
________________________________
Nork: Mikel Haranburu [mailto:musdeh a bildua terra.es]
Bidaltze-data: lunes, 15 de octubre de 2012 16:38
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Talla 36
Ez dakit euskal senak eskatzen duen, ala ohiturak, gaztelaniarekiko mimesiak ala zerk.
Nik
Neurria: 36
ontzat emango nuke ezbairik gabe.
Ez da euskal senak "ongi etorriak" esateko eskatzen duena, baina barra-barra aditzen ahal dugu. Eta "Interneta". Eta beste (ez besteak).
On al., 2012.eko urrren 15a 15:09, Garikoitz wrote:
ba ez jauna, adibidea hor daukazu:
jauna edo jaun ? . Euskal senak mugatzailea eskatzen dau.
Garikoitz
14/10/2012 12:21(e)an, Eneko Gotzon Ares(e)k idatzi zuen:
Neure ustez kasu horretan artikulu mugatzailea ez da beharrezko. Euskal gramatikaz ene ezagutza, tamalez, kaskar izanik ere, "erdal inposaketak gure mugatzailearen erabilpena bihurritu duela" adierazten dudanean zuzen nagoela irizten dut. Eskerrik asko Garikoitz, edonola.
On 14 Oct 2012, at 11:49, Garikoitz wrote:
Neurria: 36a.
edo 36 neurrikoa.
--
Eneko Gotzon Ares
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121015/ce6322c2/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago