[itzul] Wn / Wean
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Urr 16, 10:09:44, CEST 2012
Zelan idatzi behar da uve bikoitzean amaitzen den sigla deklinatu bat?
Esate baterako MRWn ala MRWean, edo DKWn ala DKWean, hau da,
eme-erre-uve( bikoitzea)n edo de-ka-uve( bikoitzea)n. Esango didazue
ahoz ez dela 'uve bikoitza' esaten 'uve' baino, baina esango bagenu?
Hala ere, jar dezadan, ba, beste adibide hau: "w-n amaitutako hitza" ala
"w-ean amaitutako hitza", hau da, "uve bikoitzean amaitutako hitza"
esango genukeena.
Jon
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121016/a62b65d5/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_interior.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13533 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121016/a62b65d5/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago