[itzul] Wn / Wean
Patxi Petrirena Alzuguren
p.petrirena a bildua elhuyar.com
As, Urr 16, 14:14:22, CEST 2012
Bigarren galderatik hasiko naiz: zenbakien nahiz letren kasurako, "-z
hasi/amaitu" hobetsi genuen "Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta
argibideak" lanean (EIMAren estilo-liburua, http://ttiki.com/43395),
117.-118. orriak.
Hobespen hori egiteko, besteak beste, JAGONET zerbitzuan emandako erantzun
bat hartu genuen. Erantzun hartan, "zortziz" instrumental mugagabearekin
batera, soziatiboa ere ontzat ematen zen, bai mugatuan, Hegoalderako
("zortziarekin"), bai mugagabean, Iparralderako ("zortzirekin").
"Morfosintaxiaren inguruko..." liburuan ("hasi" eta "bukatu" aditzez ari
garela, besteak beste), aurreko horiekin batera, aipatua dugu "zortzian"
ere esaten dela (ez da hor ageri, beraz, "zortzin": ez dakit esaten den).
Horren arabera, pentsatzen dut (w = uve bikoitz), hauek direla aukerak,
lehen aipatutako hurrenkeran: "w-ez amaitu", "w-arekin amaitu" / "w-ekin
amaitu" eta "w-ean amaitu".
Beste galdera diferentea dela uste dut (ez askoz errazagoa, hala ere...).
Oker ez banago, hor ditugun bi aukerak ez dira "MRWn" eta "MRWean",
baizik "MRWen"
eta "MRWean", "uve bikoitz" esaten badugu behintzat ("uve" esaten badugu,
berriz, "MRWn" eta "MRWan", ezta?). Mugatzailea sartzeak edo ez sartzeak
erabakiko du, noski: aldeak alde, "Kursaalen" esaten dugun edo "Kursalean"
esaten dugun. Ea asmatzen dudan adibide pare bat (demagun "ube bikoitz"
esaten ari garela):
- MRWen egiten du lan (enpresa bat izan liteke)
- MRWean etorri da (auto-modelo bat, garraiobide bat --AHTan--...)
Ez dakit ongi adierazi dudan esan nahi nuena.
Patxi Petrirena Alzuguren
Hizkuntza Zerbitzuak
Elhuyar Fundazioa
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
tel.: 943 363040
www.elhuyar.org
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko. Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.
2012/10/16 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
> Zelan idatzi behar da uve bikoitzean amaitzen den sigla deklinatu bat?
> Esate baterako MRWn ala MRWean, edo DKWn ala DKWean, hau da, eme-erre-uve(
> bikoitzea)n edo de-ka-uve( bikoitzea)n. Esango didazue ahoz ez dela ‘uve
> bikoitza’ esaten ‘uve’ baino, baina esango bagenu?****
>
> ** **
>
> Hala ere, jar dezadan, ba, beste adibide hau: “w-n amaitutako hitza” ala
> “w-ean amaitutako hitza”, hau da, “uve bikoitzean amaitutako hitza” esango
> genukeena.****
>
> ** **
>
> Jon****
>
> ** **
>
> <http://www.turismoa.euskadi.net/s11-18805/eu/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121016/9af0b2ac/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago