[itzul] Talla 36

kixmi kixmi a bildua iservicesmail.com
As, Urr 16, 13:11:33, CEST 2012


Soziatibo mugagabearen erabilera ("xangri handirekin") Iparraldeko 
hizkeren/euskalkien kontua da, antza denez: 
http://postaria.com/pipermail/itzul/2011-January/017171.html




16/10/2012 12:52(e)an, MUSDEH a bildua terra.es(e)k idatzi zuen:
> Ez dut uste inposaketarik dagoenik, ez bada nork bere buruari egiten 
> diona; eta ohiturak, joerak, bilakaerak, hiztunek darabiltzatenenak. 
> "36a neurri" izatea esapide bat izan liteke, baina neurria, batek 
> duenA, 36 izatea ez dut txartzat hartzen. Hitz eta gauza guztiei 
> mugatzailea eranstea, aldiz, ohitura txarra: Hortik "ongi etorriak" 
> eta gisakoak.
>
> Gaztelaniaz ere ematen dira bilakaerak: orain sarri askotan irakurtzen 
> ahal da "mismo lugar, misma hora", nik nire inguruan, (herrialdean, 
> hirian, auzoan, karrikan, etxebizitzan, gelan, nahi baduzue) inoiz 
> aditu ez dudana. Ingelesari jarraiki, antza. Baina hizkuntza bakoitzak 
> berea dena.
>
> Mugatzaileak zer mugatzen eta ea mugatu behar den ikusi behar luke 
> hiztunak...
> Errezetetan "saltsa berdearekin ala patatekin" jaten dugu; poetak 
> (tradizioak?) "xangri handirekin" esan bazuen ere. Mugatua mugagabeki 
> darabilgu egun.
>
>
>
> ----Mensaje original----
> De: kixmi a bildua iservicesmail.com
> Fecha: 15/10/2012 16:56
> Para: "ItzuL"<itzul a bildua postaria.com>
> Asunto: Re: [itzul] Talla 36
>
> Nik, ontzat eman ez ezik, aukera bakartzat jotzen dut.
> Eta erdal inposaketari dagokionez, artikulua jartzea erdaraz egiten
> denaren kontrakoa egitea da, eta artikulurik ez jartzea, erdarari
> jarraitzea. Izan ere, gaztelaniaz, bederen, "Talla: 36" litzateke, eta
> ez "La talla: 36"
>
> Mila esker erantzun guztiengatik, bide batez.
>
>
> 15/10/2012 16:37(e)an, Mikel Haranburu(e)k idatzi zuen:
> > Ez dakit euskal senak eskatzen duen, ala ohiturak, gaztelaniarekiko
> > mimesiak ala zerk.
> >
> > Nik
> > Neurria: 36
> > ontzat emango nuke ezbairik gabe.
> > Ez da euskal senak "ongi etorriak" esateko eskatzen duena, baina
> > barra-barra aditzen ahal dugu. Eta "Interneta". Eta beste (ez besteak).
> >
> > On al., 2012.eko urrren 15a 15:09, Garikoitz wrote:
> >> ba ez jauna,  adibidea  hor daukazu:
> >>
> >> jauna  edo jaun ? . Euskal senak mugatzailea  eskatzen dau.
> >>
> >>
> >> Garikoitz
> >>
> >>
> >>
> >> 14/10/2012 12:21(e)an, Eneko Gotzon Ares(e)k idatzi zuen:
> >>> Neure ustez kasu horretan artikulu mugatzailea ez da
> >>> beharrezko. Euskal gramatikaz ene ezagutza, tamalez, kaskar izanik
> >>> ere, "erdal inposaketak gure mugatzailearen erabilpena bihurritu
> >>> duela" adierazten dudanean zuzen nagoela irizten dut. Eskerrik asko
> >>> Garikoitz, edonola.
> >>>
> >>> On 14 Oct 2012, at 11:49, Garikoitz wrote:
> >>>
> >>>> Neurri*a*: 36a.
> >>>> edo 36 neurriko*a*.
> >>>
> >>> --
> >>> Eneko Gotzon Ares
> >>>
> >>
> >
>
>
>
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago