[itzul] Talla 36
Mikel Haranburu
musdeh a bildua terra.es
As, Urr 16, 21:53:18, CEST 2012
Juan Gartziaren azalpenak onak gero! Ia beti ongi gogoan gorddetzekoak.
Hala ere, gogoan eduki behar honako hau ere: hiztunek ez dute sortu
hizkuntza gramatika baten legeen arabera, baizik eta gramatika hizkuntza
sortu eta gero eraiki izan dela. Alegia, "hizkeren edo euskalkien
kontua" esapidea oso labainkorra zait. Batzutan (intsumiso ni) aitzakia,
bestetan... hizkerak eta euskalkiak ere hizkuntza dira...
Gaur egun, nork erosten du ogi? eta ardo? eta zaldi? (ogi erostera noa,
ardo edatera, zaldi erosi...)
Baina denok, zoritxarrez, negar egiten dugu, eta hitz egiten dugu
(batzutan sobera...); ez negarra, eta ez hitza.
Gaizki esanak barkatu.
On ar., 2012.eko urrren 16a 13:11, kixmi wrote:
> Soziatibo mugagabearen erabilera ("xangri handirekin") Iparraldeko
> hizkeren/euskalkien kontua da, antza denez:
> http://postaria.com/pipermail/itzul/2011-January/017171.html
>
>
>
>
> 16/10/2012 12:52(e)an, MUSDEH a bildua terra.es(e)k idatzi zuen:
>> Ez dut uste inposaketarik dagoenik, ez bada nork bere buruari egiten
>> diona; eta ohiturak, joerak, bilakaerak, hiztunek darabiltzatenenak.
>> "36a neurri" izatea esapide bat izan liteke, baina neurria, batek
>> duenA, 36 izatea ez dut txartzat hartzen. Hitz eta gauza guztiei
>> mugatzailea eranstea, aldiz, ohitura txarra: Hortik "ongi etorriak"
>> eta gisakoak.
>>
>> Gaztelaniaz ere ematen dira bilakaerak: orain sarri askotan
>> irakurtzen ahal da "mismo lugar, misma hora", nik nire inguruan,
>> (herrialdean, hirian, auzoan, karrikan, etxebizitzan, gelan, nahi
>> baduzue) inoiz aditu ez dudana. Ingelesari jarraiki, antza. Baina
>> hizkuntza bakoitzak berea dena.
>>
>> Mugatzaileak zer mugatzen eta ea mugatu behar den ikusi behar luke
>> hiztunak...
>> Errezetetan "saltsa berdearekin ala patatekin" jaten dugu; poetak
>> (tradizioak?) "xangri handirekin" esan bazuen ere. Mugatua mugagabeki
>> darabilgu egun.
>>
>>
>>
>> ----Mensaje original----
>> De: kixmi a bildua iservicesmail.com
>> Fecha: 15/10/2012 16:56
>> Para: "ItzuL"<itzul a bildua postaria.com>
>> Asunto: Re: [itzul] Talla 36
>>
>> Nik, ontzat eman ez ezik, aukera bakartzat jotzen dut.
>> Eta erdal inposaketari dagokionez, artikulua jartzea erdaraz egiten
>> denaren kontrakoa egitea da, eta artikulurik ez jartzea, erdarari
>> jarraitzea. Izan ere, gaztelaniaz, bederen, "Talla: 36" litzateke, eta
>> ez "La talla: 36"
>>
>> Mila esker erantzun guztiengatik, bide batez.
>>
>>
>> 15/10/2012 16:37(e)an, Mikel Haranburu(e)k idatzi zuen:
>> > Ez dakit euskal senak eskatzen duen, ala ohiturak, gaztelaniarekiko
>> > mimesiak ala zerk.
>> >
>> > Nik
>> > Neurria: 36
>> > ontzat emango nuke ezbairik gabe.
>> > Ez da euskal senak "ongi etorriak" esateko eskatzen duena, baina
>> > barra-barra aditzen ahal dugu. Eta "Interneta". Eta beste (ez
>> besteak).
>> >
>> > On al., 2012.eko urrren 15a 15:09, Garikoitz wrote:
>> >> ba ez jauna, adibidea hor daukazu:
>> >>
>> >> jauna edo jaun ? . Euskal senak mugatzailea eskatzen dau.
>> >>
>> >>
>> >> Garikoitz
>> >>
>> >>
>> >>
>> >> 14/10/2012 12:21(e)an, Eneko Gotzon Ares(e)k idatzi zuen:
>> >>> Neure ustez kasu horretan artikulu mugatzailea ez da
>> >>> beharrezko. Euskal gramatikaz ene ezagutza, tamalez, kaskar izanik
>> >>> ere, "erdal inposaketak gure mugatzailearen erabilpena bihurritu
>> >>> duela" adierazten dudanean zuzen nagoela irizten dut. Eskerrik asko
>> >>> Garikoitz, edonola.
>> >>>
>> >>> On 14 Oct 2012, at 11:49, Garikoitz wrote:
>> >>>
>> >>>> Neurri*a*: 36a.
>> >>>> edo 36 neurriko*a*.
>> >>>
>> >>> --
>> >>> Eneko Gotzon Ares
>> >>>
>> >>
>> >
>>
>>
>>
>>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago