[itzul] Wn / Wean

Amaia Lasheras amaiatxo a bildua yahoo.es
As, Urr 16, 14:35:43, CEST 2012


Erantzuna ez zen niretzat, baina niri, behintzat, ezin argiago gelditu azaldu duzuna.

Amaia





________________________________
 De: Patxi Petrirena Alzuguren <p.petrirena a bildua elhuyar.com>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com> 
Enviado: Martes 16 de octubre de 2012 14:14
Asunto: Re: [itzul] Wn / Wean
 

Bigarren galderatik hasiko naiz: zenbakien nahiz letren kasurako, "-z hasi/amaitu" hobetsi genuen "Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak" lanean (EIMAren estilo-liburua, http://ttiki.com/43395), 117.-118. orriak. 

Hobespen hori egiteko, besteak beste, JAGONET zerbitzuan emandako erantzun bat hartu genuen. Erantzun hartan, "zortziz" instrumental mugagabearekin batera, soziatiboa ere ontzat ematen zen, bai mugatuan, Hegoalderako ("zortziarekin"), bai mugagabean, Iparralderako ("zortzirekin"). 

"Morfosintaxiaren inguruko..." liburuan  ("hasi" eta "bukatu" aditzez ari garela, besteak beste), aurreko horiekin batera, aipatua dugu "zortzian" ere esaten dela (ez da hor ageri, beraz, "zortzin": ez dakit esaten den).

Horren arabera, pentsatzen dut (w = uve bikoitz), hauek direla aukerak, lehen aipatutako hurrenkeran: "w-ez amaitu", "w-arekin amaitu" / "w-ekin amaitu" eta "w-ean amaitu".

Beste galdera diferentea dela uste dut (ez askoz errazagoa, hala ere...). Oker ez banago, hor ditugun bi aukerak ez dira "MRWn" eta "MRWean", baizik "MRWen" eta "MRWean", "uve bikoitz" esaten badugu behintzat ("uve" esaten badugu, berriz, "MRWn" eta "MRWan", ezta?). Mugatzailea sartzeak edo ez sartzeak erabakiko du, noski: aldeak alde, "Kursaalen" esaten dugun edo "Kursalean" esaten dugun. Ea asmatzen dudan adibide pare bat (demagun "ube bikoitz" esaten ari garela):

	* MRWen egiten du lan   (enpresa bat izan liteke)

	* MRWean etorri da        (auto-modelo bat, garraiobide bat --AHTan--...)
Ez dakit ongi adierazi dudan esan nahi nuena.



    

Patxi Petrirena Alzuguren 
Hizkuntza Zerbitzuak
Elhuyar Fundazioa
Zelai Haundi, 
3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
tel.: 943 363040
www.elhuyar.org 

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa 
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez 
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta 
daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu 
hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba 
ezazu. Eskerrik asko. 
   Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.  




2012/10/16 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>

Zelan idatzi behar da uve bikoitzean amaitzen den
sigla deklinatu bat? Esate baterako MRWn ala MRWean, edo DKWn ala DKWean, hau
da, eme-erre-uve( bikoitzea)n edo de-ka-uve( bikoitzea)n. Esango didazue ahoz
ez dela ‘uve bikoitza’ esaten ‘uve’ baino, baina esango
bagenu?
> 
>Hala ere, jar dezadan, ba, beste adibide hau: “w-n
amaitutako hitza” ala “w-ean amaitutako hitza”, hau da, “uve
bikoitzean amaitutako hitza” esango genukeena.
> 
>Jon
> 
> 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121016/730d77a4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago