[itzul] Zer gertatzen da Euskaltermekin?

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Urr 26, 09:29:53, CEST 2012


Aupa,

Euskalbarren garatzaileok badakigu Euskalterm zaharra behin betiko kendu 
dutela. Tamalez hori gertatu baino *egun bat lehenago* eman ziguten 
abisua HPSkoek (zeharka, gainera).

Euskalterm berria integratzeak buelta batzuk beharko ditu, batetik 
gehigarria deskargatzeko webguneak[1] iturburu-kodearen aldetik 
baldintza batzuk betetzea eskatzen dizkigulako eta, bestetik, 
Euskaltermen funtzionamendua pixka bat desberdina delako interfaze berrian.

Besterik gabe, jakin ezazue jakinaren gainean gaudela eta gure esku 
dagoena egingo dugula ahal bezain lasterren martxan egon dadin.

Julen.

[1] https://addons.mozilla.org/eu/




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago