[itzul] Zer gertatzen da Euskaltermekin?

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Urr 26, 09:50:20, CEST 2012


> Besterik gabe, jakin ezazue jakinaren gainean gaudela eta gure esku
> dagoena egingo dugula ahal bezain lasterren martxan egon dadin.

Mila esker zuri, Julen, hain agudo erantzuteagatik. Aurreko beste 
mezuetan argi gelditu da Euskalterm berria kontsultatzeko bide zuzena 
badagoela, beraz, Euskalbar berriaren zain gelditzen gara.

Lehengo txandatan esan izan dut, baina ez naiz errepikatzeko lotsa: 
Euskalbar bizirik eta eguneraturik izateko egiten duzuen lana 
miresgarria da, benetan. Txalo eta txalo zuei!

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121026/ef701eb7/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago