[itzul] Zer gertatzen da Euskaltermekin?
Iker Zaldua Zabalua
iker-zaldua a bildua hotmail.com
Al, Urr 29, 14:52:21, CET 2012
Inork badaki nola erabil dezakedan Euskalterm? (hemen aurkitu ditudan estekekin ezin dut ireki)
Nire aldetik ere eskerrik beroenak euskalbar gaitu duten guztiei.
Iker
> Date: Fri, 26 Oct 2012 13:00:28 +0200
> From: kixmi a bildua iservicesmail.com
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: Re: [itzul] Zer gertatzen da Euskaltermekin?
>
> Dudarik ez Euskalterm berria askoz erabilgarriagoa dela, eta nik hara
> jotzen dut behar dudanean, baina kontsulta askotarako ez da
> behar-beharrezkoa horrenbeste sakontzea; denbora aurreztea bazegoen.
> Nire ustez, beraz, hobe zatekeen bertsio zaharra Euskalbarren eduki ahal
> izatea, berria txertatu bitartean.
>
> Euskalbarrekoei, bestalde, ezingo diegu inoiz behar bezala eskertu
> eskura jartzen diguten tresna lagungarria.
>
>
>
> 25/10/2012 17:05(e)an, Patxi Petrirena(e)k idatzi zuen:
> > Ez dut esango hori kentzea ongi dagoenik, ez gaizki dagoenik.
> >
> > Esan dezakedana eta askori esan diedana hauxe da: uste dut gaur egun
> > askoz hobe dela Euskalterm berria erabiltzea, datu zehatzagoak ematen
> > dituelako: ponderazio markak, termino jakin bat zer urtetakoa den, eta
> > abar.
> >
> > Jakina, berri hori Euskalbarren sartua izatea litzateke idealena,
> > baina hor arazo teknikoren bat bide dago. Konponduko ahal da.
> >
> > Patxi
> >
> > 2012/10/25 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com
> > <mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com>>
> >
> > Zaharraren "lotunea ez da esistitzen" (sic)
> >
> > Bazegoen desaktibatu beharra?
> >
> > Honekin eta aldizkari ofizialaren antolaketa berriarekin,
> > adibidez, asko erraztu zaigu lana itzultzaileoi, bai horixe.
> >
> >
> >
> > 25/10/2012 10:03(e)an, Sara Muniozguren(e)k idatzi zuen:
> >
> > Atzo eta gaur ez zait Euskalterm zabaltzen euskalbarretik
> > kontsultak eginda. Beste inori gertatzen zaio? Badakizue
> > problemarik dagoen?
> > Eskerrik asko.
> >
> > --
> > Sara Muniozguren Ortiz
> > Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
> > Deustuko Unibertsitatea
> > Tel. 94 413 90 03 Luz.: 2722
> > sara a bildua deusto.es <mailto:sara a bildua deusto.es> <mailto:sara a bildua deusto.es
> > <mailto:sara a bildua deusto.es>>
> >
> >
> >
> >
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121029/076d6944/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago