[itzul] Zer gertatzen da Euskaltermekin?
kixmi
kixmi a bildua iservicesmail.com
Or, Urr 26, 13:00:28, CEST 2012
Dudarik ez Euskalterm berria askoz erabilgarriagoa dela, eta nik hara
jotzen dut behar dudanean, baina kontsulta askotarako ez da
behar-beharrezkoa horrenbeste sakontzea; denbora aurreztea bazegoen.
Nire ustez, beraz, hobe zatekeen bertsio zaharra Euskalbarren eduki ahal
izatea, berria txertatu bitartean.
Euskalbarrekoei, bestalde, ezingo diegu inoiz behar bezala eskertu
eskura jartzen diguten tresna lagungarria.
25/10/2012 17:05(e)an, Patxi Petrirena(e)k idatzi zuen:
> Ez dut esango hori kentzea ongi dagoenik, ez gaizki dagoenik.
>
> Esan dezakedana eta askori esan diedana hauxe da: uste dut gaur egun
> askoz hobe dela Euskalterm berria erabiltzea, datu zehatzagoak ematen
> dituelako: ponderazio markak, termino jakin bat zer urtetakoa den, eta
> abar.
>
> Jakina, berri hori Euskalbarren sartua izatea litzateke idealena,
> baina hor arazo teknikoren bat bide dago. Konponduko ahal da.
>
> Patxi
>
> 2012/10/25 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com
> <mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com>>
>
> Zaharraren "lotunea ez da esistitzen" (sic)
>
> Bazegoen desaktibatu beharra?
>
> Honekin eta aldizkari ofizialaren antolaketa berriarekin,
> adibidez, asko erraztu zaigu lana itzultzaileoi, bai horixe.
>
>
>
> 25/10/2012 10:03(e)an, Sara Muniozguren(e)k idatzi zuen:
>
> Atzo eta gaur ez zait Euskalterm zabaltzen euskalbarretik
> kontsultak eginda. Beste inori gertatzen zaio? Badakizue
> problemarik dagoen?
> Eskerrik asko.
>
> --
> Sara Muniozguren Ortiz
> Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
> Deustuko Unibertsitatea
> Tel. 94 413 90 03 Luz.: 2722
> sara a bildua deusto.es <mailto:sara a bildua deusto.es> <mailto:sara a bildua deusto.es
> <mailto:sara a bildua deusto.es>>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago