[itzul] Minzorroa
martin-rezola a bildua ivap.es
martin-rezola a bildua ivap.es
As, Ira 11, 14:34:33, CEST 2012
Zure azalpenak irakurrita, "min sorra" esapidea etorri zait berehala gogora. Ez al dira bata bestearen aldagai izango?
Martin
________________________________
Nork: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
Bidaltze-data: asteartea, 2012.eko irailak 11 14:27
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Minzorroa
Beste foro batean erabili dut 'minzorro' hitza eta horren esanahiaz galdetu dit lagun batek (min sakon jarraituari esaten diogu 'minzorroa' Orio-Aia inguru hauetan; nolabait ere, min bizi, sarkor eta bat-batekoarekin kontrastea bilatuz edo).
Begira hasi eta konturatu naiz ez dagoela hiztegietan jasoa (edo nik ez dut aurkitzeko abildaderik izan).
Nahiko nuke jakin gure eskualde honetaz aparte erabiltzen ote den eta, bide batez, nola idatzi beharko genukeen (zalantza izan baitut 'minzorro' ala 'min(-) zorro' erabili).
Eskerrik asko aldez aurretik.
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 830 346
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120911/f4bf09e4/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago