[itzul] Minzorroa

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Ira 12, 14:08:33, CEST 2012


Ziurrenik ez du loturarik izango, baina ikusi OEHko hau ere:

lozorro (G-to, L-ain ap. A; Lar, Añ, H), lotzorro (Lcc).

*1.* Dormilón. "Dormidor", "modorro o bobo" Lcc.

*2.* (G, L, BN, S; Añ, H), lo-sorro (V, G, AN-egüés, B; H, que cita a
Astar), lo-sor (V-ple), lo-zurru (G). Ref.: A (lozorro, lo-sor); Lh; A
EYIV 146. "Modorra" Añ. "Sueño profundo" A.
Xabier

Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala<itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org> igorleak
hau idatzi zuen (2012eko iraren 12a 13:04):

> **
> Aupa lagunok: Bermeon be Legazpiko antzera "minzirridxe" esaten deutsagu
> min arin baina eten bakoari.
>
> Eguerdi on
>
> Miren Uriondo Zabala
> Bermeoko Udaleko itzultzailea
>
>  ------------------------------
> *From:* Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es]
> *To:* ItzuL [mailto:itzul a bildua postaria.com]
> *Sent:* Tue, 11 Sep 2012 20:56:15 +0200
> *Subject:* Re: [itzul] Minzorroa
>
>
>
> Argi geratu da horrek euskara batuan «minsor» behar duela, baina,
> bitxikeria gisa, bada familia bereko beste ale bat, nik bereziki Legazpi
> aldean aditu dudana:
>
> minxirri: «min arin baina etengabekoa»
> (http://www.zingizango.com/dokumentuak/Zingi-Zango.pdf)
>
> Egungo Euskararen Hiztegian ere badator:
>
> minxirri iz
> Esan dizut ahari hura ez zuela Yolok asko ere, horrela,
> bereziki estimatzen, baina aitak eragin zion, edo mozkorraldiak
> aitari eginarazi zion heriotza bortitzak umearen bihotzean minxirria
> moduko atsekabe sakon bat sorrarazi zuen. Pako Aristi
> (http://www.ehu.es/eeh/cgi/bila?z=3003&l=m)
>
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> _________________________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
> <aixe a bildua ctv.es>
>
>
>
>
>
>
>
>
> ------------------------------
>
>
> Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira. Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke.
>
> Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira bueltauta eta, mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
>
>
> Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa dan: ingurumena guztion kontua da.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120912/edf4691d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago