[itzul] Minzorroa

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
As, Ira 11, 14:35:35, CEST 2012


Hau ote?
Egungo Euskararen Hiztegia
Inprimakiaren hasiera
minzorro iz minsorra.
Ziztada hori minzorro bat da, organoen gauean modu bitxian esnatzen den halako toki jakin bateko kontzientzia gisako bat. Josu Zabaleta
Hiztegi batua:
minsor iz.

Ondo bizi,

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua

From: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
Sent: asteartea, 2012.eko irailak 11 14:27
To: ItzuL
Subject: [itzul] Minzorroa

Beste foro batean erabili dut 'minzorro' hitza eta horren esanahiaz galdetu dit lagun batek (min sakon jarraituari esaten diogu 'minzorroa' Orio-Aia inguru hauetan; nolabait ere, min bizi, sarkor eta bat-batekoarekin kontrastea bilatuz edo).

Begira hasi eta konturatu naiz ez dagoela hiztegietan jasoa (edo nik ez dut aurkitzeko abildaderik izan).

Nahiko nuke jakin gure eskualde honetaz aparte erabiltzen ote den eta, bide batez, nola idatzi beharko genukeen (zalantza izan baitut 'minzorro' ala 'min(-) zorro' erabili).

Eskerrik asko aldez aurretik.

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>
943 830 346


Lege oharra:
Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.

Aviso legal:
Esta comunicaci?n, con sus anexos, es confidencial y va dirigida ?nicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001 Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado est? prohibido legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que es titular esta Entidad; cualquier cuesti?n sobre el acceso, rectificaci?n, cancelaci?n u oposici?n al tratamiento de los mismos, ser? formulada por escrito, acreditando la identidad.

Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
No imprima este mensaje si no es imprescindible
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120911/b698cd0c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago