[itzul] Punta aérea

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ira 12, 12:06:09, CEST 2012


"Aéreo" eta "expuesto " bereizi behar izaten dira. Bietan zaude amildegiz inguratuta, baina "aéreo" bada, oinpean edo oinen ondo-ondoan daukazu amildegia (normalean gailur edo gandor eta tontor edo punta zorrotzak izaten dira, bota muturra eta eskuak bakarrik mendian, eta bertigoa senti dezakezu). "Expuesto" erabiltzen da amildegia ezkutuago dagoenean, eta, arrisku bera edo bertsua izan arren, beldur sentsazioa ematen ez dizutenean (esate baterako bertikala ez den malda izoztu batek beheraxeago amildegia duenean: labain eginaz gero nekez lortuko duzu malda horretan gelditzea, baina ez dizu berta-bertako amildegiak emango lizukeen beldurra ematen). Lehenak zailagoak izaten dira (eskalada pausoak), eta bigarrenak arriskutsuagoak (erne ibiltzera ez dutelako bultzatzen).

Hala ere ez dut uste eskaladan erabiltzen denik (dena izango litzateke "aéreo" eskaladan), mendi ibilaldietan baizik. Eskaladan "patio" handia dagoela esaten da, lagunartean behintzat.

Euskaraz, Miguel Angulok (bere itzultzaileak) "agerikoa (ag.)" erabiltzen du, hitza eta laburdura. Baina ez dakit zer esateko, orain ezin dut begiratu eta.

Bihar ea beste zerbait esan dezakedan.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzultzaile a bildua pasaia.net [mailto:itzultzaile a bildua pasaia.net] 
Bidaltze-data: miércoles, 12 de septiembre de 2012 10:05
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Punta aérea

Kaixo!

Inork ba al daki nola esan daitekeen hori euskaraz?
Badirudi mendiaren gaineko terminologian erabilia dela.
Niri testuinguru honetan agertu zait: "evitar la punta aérea de la 
cresta". Delako gailur horren alde bat edo, bertara igotzeko bidea oso 
estua, arriskutsua, eta amildegiz inguratua denean edo, izendatzen omen 
da horrela.

Eskerrik asko.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago