[itzul] Punta aérea
Maider Ziaurriz
itzulpenak a bildua urnieta.org
Ost, Ira 12, 12:26:36, CEST 2012
Niri eman izan didaten azalpenaren arabera, "aereo" erabiltzen da mendian
gora zoazela edo gailurrean bertan zaudela behera begiratu eta dena
amildegia denean baina erortzeko arrisku handirik ez dagoenean; "expuesto",
ostera, amildegira erortzeko arriskua dagoenean erabiltzen da, izan "aereo"
zein ez. Esate baterako, Anetoko Mahomaren Pasabide sonatua "aereo" eta
"expuesto" da aldi berean, eta Poseteko gaina, berriz, "aereo" da baina ez
"expuesto".
Maider Ziaurriz
Urnietako Udaleko itzultzailea
----- Original Message -----
From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, September 12, 2012 12:06 PM
Subject: Re: [itzul] Punta aérea
"Aéreo" eta "expuesto " bereizi behar izaten dira. Bietan zaude amildegiz
inguratuta, baina "aéreo" bada, oinpean edo oinen ondo-ondoan daukazu
amildegia (normalean gailur edo gandor eta tontor edo punta zorrotzak izaten
dira, bota muturra eta eskuak bakarrik mendian, eta bertigoa senti
dezakezu). "Expuesto" erabiltzen da amildegia ezkutuago dagoenean, eta,
arrisku bera edo bertsua izan arren, beldur sentsazioa ematen ez dizutenean
(esate baterako bertikala ez den malda izoztu batek beheraxeago amildegia
duenean: labain eginaz gero nekez lortuko duzu malda horretan gelditzea,
baina ez dizu berta-bertako amildegiak emango lizukeen beldurra ematen).
Lehenak zailagoak izaten dira (eskalada pausoak), eta bigarrenak
arriskutsuagoak (erne ibiltzera ez dutelako bultzatzen).
Hala ere ez dut uste eskaladan erabiltzen denik (dena izango litzateke
"aéreo" eskaladan), mendi ibilaldietan baizik. Eskaladan "patio" handia
dagoela esaten da, lagunartean behintzat.
Euskaraz, Miguel Angulok (bere itzultzaileak) "agerikoa (ag.)" erabiltzen
du, hitza eta laburdura. Baina ez dakit zer esateko, orain ezin dut begiratu
eta.
Bihar ea beste zerbait esan dezakedan.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzultzaile a bildua pasaia.net [mailto:itzultzaile a bildua pasaia.net]
Bidaltze-data: miércoles, 12 de septiembre de 2012 10:05
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Punta aérea
Kaixo!
Inork ba al daki nola esan daitekeen hori euskaraz?
Badirudi mendiaren gaineko terminologian erabilia dela.
Niri testuinguru honetan agertu zait: "evitar la punta aérea de la
cresta". Delako gailur horren alde bat edo, bertara igotzeko bidea oso
estua, arriskutsua, eta amildegiz inguratua denean edo, izendatzen omen
da horrela.
Eskerrik asko.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago