[itzul] Punta aérea
Garikoitz Etxebarria
garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Ost, Ira 12, 12:36:40, CEST 2012
Edo Hiru Erregeen Mahaiko azken tartea esaterako, era horretakoa da.
Garikoitz
El 12/09/2012 12:26, Maider Ziaurriz escribió:
> Niri eman izan didaten azalpenaren arabera, "aereo" erabiltzen da
> mendian gora zoazela edo gailurrean bertan zaudela behera begiratu eta
> dena amildegia denean baina erortzeko arrisku handirik ez dagoenean;
> "expuesto", ostera, amildegira erortzeko arriskua dagoenean erabiltzen
> da, izan "aereo" zein ez. Esate baterako, Anetoko Mahomaren Pasabide
> sonatua "aereo" eta "expuesto" da aldi berean, eta Poseteko gaina,
> berriz, "aereo" da baina ez "expuesto".
>
>
>
> Maider Ziaurriz
>
> Urnietako Udaleko itzultzailea
>
>
> ----- Original Message ----- From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
> To: <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, September 12, 2012 12:06 PM
> Subject: Re: [itzul] Punta aérea
>
>
> "Aéreo" eta "expuesto " bereizi behar izaten dira. Bietan zaude
> amildegiz inguratuta, baina "aéreo" bada, oinpean edo oinen
> ondo-ondoan daukazu amildegia (normalean gailur edo gandor eta tontor
> edo punta zorrotzak izaten dira, bota muturra eta eskuak bakarrik
> mendian, eta bertigoa senti dezakezu). "Expuesto" erabiltzen da
> amildegia ezkutuago dagoenean, eta, arrisku bera edo bertsua izan
> arren, beldur sentsazioa ematen ez dizutenean (esate baterako
> bertikala ez den malda izoztu batek beheraxeago amildegia duenean:
> labain eginaz gero nekez lortuko duzu malda horretan gelditzea, baina
> ez dizu berta-bertako amildegiak emango lizukeen beldurra ematen).
> Lehenak zailagoak izaten dira (eskalada pausoak), eta bigarrenak
> arriskutsuagoak (erne ibiltzera ez dutelako bultzatzen).
>
> Hala ere ez dut uste eskaladan erabiltzen denik (dena izango litzateke
> "aéreo" eskaladan), mendi ibilaldietan baizik. Eskaladan "patio"
> handia dagoela esaten da, lagunartean behintzat.
>
> Euskaraz, Miguel Angulok (bere itzultzaileak) "agerikoa (ag.)"
> erabiltzen du, hitza eta laburdura. Baina ez dakit zer esateko, orain
> ezin dut begiratu eta.
>
> Bihar ea beste zerbait esan dezakedan.
>
> Jon
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzultzaile a bildua pasaia.net [mailto:itzultzaile a bildua pasaia.net]
> Bidaltze-data: miércoles, 12 de septiembre de 2012 10:05
> Nori: ItzuL
> Gaia: [itzul] Punta aérea
>
> Kaixo!
>
> Inork ba al daki nola esan daitekeen hori euskaraz?
> Badirudi mendiaren gaineko terminologian erabilia dela.
> Niri testuinguru honetan agertu zait: "evitar la punta aérea de la
> cresta". Delako gailur horren alde bat edo, bertara igotzeko bidea oso
> estua, arriskutsua, eta amildegiz inguratua denean edo, izendatzen omen
> da horrela.
>
> Eskerrik asko.
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago