[itzul] Punta aérea

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Ira 13, 09:25:51, CEST 2012


Mendizaletasunean eta eskaladan "Aéreo" esanahi berekoa da, baina "expuesto" ez.

Eskaladan (iturria http://www.posets.com/blog/?p=1894)

Aéreo: Tramo de escalada en una pared o paso por una cresta vertiginosa.

Expuesto: Dícese de unos pasos de escalada en los que el peligro es más acentuado.

Hau da, Maiderrek esan duenaren ildotik. Baina Pasaiako itzultzailearen testuingurua, egingo nuke, mendizaletasunekoa dela. Logikak agintzen dit eskalatzaileari ez zaiola "punta aérea" saihets dezala iradokiko, hain zuzen, halakoak irteera dotoretzat edukitzen dituztenean eskalatzaileek.

Mendizaletasunean

Hona hemen David Atelak (Guía montañera. 100 cumbres del Pirineo Aragonés. Sua, 1997) egiten duen bereizketa, atzo neure hitzekin esan nuenaren ildotik (estekak neuk jarri ditut, argigarri):

"Sin embargo, dificultad y peligro son conceptos diferentes. Así la arista de Crabioules [http://www.mendikat.net/foto.php?numero=149es&imagen=14#foto] es peligrosa debido a lo aéreo del recorrido, aunque su dificultad no supere el I; o los neveros colgados en peña Telera (35⁰) [http://www.mendikat.net/foto.php?numero=2142&imagen=43#foto] son muy peligrosos con nieve debido a su exposición y al avance horizontal que debemos realizar. (…) En este último término hay que hacer una aclaración: expuesto se refiere a un peligro evidente de irnos al abismo si nos caemos, pero que –en general– no vemos o –por lo menos– no nos produce efecto visual o óptico que produzca un desequilibrio o falta de estabilidad al avanzar “sabemos que está ahí el riesgo pero no da miedo”; el término aéreo –en cambio– se refiere más al negativo efecto en nuestro avance que produce esa sensación –ya evidente– de los abismos por donde vamos a “volar” si nos caemos. Son términos que se confunden (yo también lo hago, ojo) pues están muy estrechamente unidos."

Esteketako argazkiak ikusita argi dago esan nahi duena.

Miguel Angulok, Imanol Tapiaren itzulpenean (Pirineoak , 1000 igoera. I Hendaiatik Somportera (bide arruntak eta eskalada errazak). Elkar, 1992), ez ditu kontzeptuak bereizten (estekak hemen ere neureak):

"Adibide ugari datozkigu gogora, Palaseko Ledormeur tximinia [http://www.mendikat.net/foto.php?numero=760es&imagen=16#foto] esate baterako, erraza igotzerakoan baina zorabiagarria jaisterakoan, edota Ossauko bia arrunteko bigarren tximinia [http://www.mendikat.net/foto.php?numero=1875&imagen=88#foto], zailtasun gutxikoa, baina malda gogorrekoa, hogeitamar metroko altueran arreta handia eskatzen duten helduleku txikiez hornitua.
Beraz, ohizko balioztatzeari, (...), amildegiaren gaineko agerikortasun maila edo adierazpenen bat ezarriko diogu ondoren, terreno zail edo arriskutsua dela adieraziz. Hala, Pico Escarrako iparraldeko bia arrunteko korridoreak [http://www.mendikat.net/foto.php?numero=2139&imagen=33#foto], esate baterako, eskaladako zailtasunik ez duenak, baina, elurrik gabe, inguruko delikatuena denak, edota Palaseko Geodesikoen Ertza [http://www.mendikat.net/foto.php?numero=760es&imagen=17#foto] bezalako bia errazak, “ag” hizkia eramango dute gainera, zenbait pasoren agerikortasuna edo arriskua adieraziz. Pertsona izukor edo trebatu gabekoek ondo pentsatu beharko dute horrelako biatan sartu aurretik eta, honela, ebitatu ahal izango dira “nerbio blokatzeak” edo istripuak jaitsieratan, sokarik ez erabiltzerakoan, Ossauko tximinian gertatu direnak bezala."

Ez ditu bereizten baina, azalpena eta esteketako argazkiak ikusita, "aéreo" esan nahi duela ondorioztatzen dut, nahiz eta "agerikortasun" hitza formaz mendizaletasuneko "exposición (expuesto)" hitzaren senide dela dirudien.

Nire irizpidea, horrelakoetan, "lehenengoa txapeldun" izaten da, hau da, lehenengoz erabili den hitza, astakeria handiegia ez bada, onartzea. Arazoa da 'ageri' + '-kor' zilegi den ala ez. Ni baino jakitunagoak daude horretan. Egia da agerraldi gutxi aurkitu ditudala euskalbar arakatuta: Zientzia eta Teknologia Corpusean bat, Sabino Ayestaranena (Klasikoak, 1996).

Ez dakit asko argitu dudan. Ordainari buruz askorik ez. Kontzeptuak, uste dut, argiago geratu direla.

Jon Agirre









-----Jatorrizko mezua-----
Nork: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es] 
Bidaltze-data: miércoles, 12 de septiembre de 2012 12:06
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] Punta aérea

"Aéreo" eta "expuesto " bereizi behar izaten dira. Bietan zaude amildegiz inguratuta, baina "aéreo" bada, oinpean edo oinen ondo-ondoan daukazu amildegia (normalean gailur edo gandor eta tontor edo punta zorrotzak izaten dira, bota muturra eta eskuak bakarrik mendian, eta bertigoa senti dezakezu). "Expuesto" erabiltzen da amildegia ezkutuago dagoenean, eta, arrisku bera edo bertsua izan arren, beldur sentsazioa ematen ez dizutenean (esate baterako bertikala ez den malda izoztu batek beheraxeago amildegia duenean: labain eginaz gero nekez lortuko duzu malda horretan gelditzea, baina ez dizu berta-bertako amildegiak emango lizukeen beldurra ematen). Lehenak zailagoak izaten dira (eskalada pausoak), eta bigarrenak arriskutsuagoak (erne ibiltzera ez dutelako bultzatzen).

Hala ere ez dut uste eskaladan erabiltzen denik (dena izango litzateke "aéreo" eskaladan), mendi ibilaldietan baizik. Eskaladan "patio" handia dagoela esaten da, lagunartean behintzat.

Euskaraz, Miguel Angulok (bere itzultzaileak) "agerikoa (ag.)" erabiltzen du, hitza eta laburdura. Baina ez dakit zer esateko, orain ezin dut begiratu eta.

Bihar ea beste zerbait esan dezakedan.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzultzaile a bildua pasaia.net [mailto:itzultzaile a bildua pasaia.net] 
Bidaltze-data: miércoles, 12 de septiembre de 2012 10:05
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Punta aérea

Kaixo!

Inork ba al daki nola esan daitekeen hori euskaraz?
Badirudi mendiaren gaineko terminologian erabilia dela.
Niri testuinguru honetan agertu zait: "evitar la punta aérea de la 
cresta". Delako gailur horren alde bat edo, bertara igotzeko bidea oso 
estua, arriskutsua, eta amildegiz inguratua denean edo, izendatzen omen 
da horrela.

Eskerrik asko.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago