[itzul] presidir el acto

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Ira 18, 13:38:08, CEST 2012


Jon, ez nago ados zure ikuspegiarekin.

Zuk planteatu duzun kasu honetan, gaztelaniazko espresioak zentzu betea du:
ekitaldi baten presidente edo buru jardutea.

Beraz, problema ez dauka gaztelaniak, baizik eta euskarak, baldin eta
gaztelaniaz hain sinple adierazitako zerbait euskaraz zirkunlokuzio luze
eta astunekin ematen tematzen bagara.

Nik dakidala, euskaraz maileguak erabiltzea guztiz zilegi da, non eta
euskarak jadanik baduen hitz baten kaltetan egiten ez bada. Dirudienez,
euskaraz ez dagoenez "presidir"en esanahidun aditzik, nik uste dut
"presiditu" erabil daitekeela. "Presidente"rako ez al dugu, ba,
"presidente" ere erabiltzen?
Ondo izan,

Xabier
Jon Altza<jonsanchez80 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko iraren
18a 12:09):

> Azkenean amore eman beharko dut. Esandakoa, esaldi hori hain gastatuta
> dagoela iruditzen zait, hain klixea dela, zentzua galduta dauka, eta ez dut
> ikusten 'buru izatea' denik kontua.
> Eta 'gonbidatu nagusia' edo halakoren bat...?
>
> Eskerrik asko bioi hala ere!
>
> JON
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120918/8e493b90/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago