[itzul] presidir el acto
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ira 19, 10:27:07, CEST 2012
'Buru izan' "zirkunlokuzio luze eta astuna" bada, "presiditu" bakarrik
ez, 'dormitu' eta 'keritu' ere beharko ditugu. Ez dakidana zergatik
gaztelaniaz "hacer desaparecer" "zirkunlokuzio luze eta astuna"
erabiltzen duten 'desaguertaraciar" erabiltzea daukatenean. ;-)
Arazoa ez da, ez, euskararena, euskaldunona baizik.
Jon Agirre
________________________________
Nork: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: martes, 18 de septiembre de 2012 13:38
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] presidir el acto
Jon, ez nago ados zure ikuspegiarekin.
Zuk planteatu duzun kasu honetan, gaztelaniazko espresioak zentzu betea
du: ekitaldi baten presidente edo buru jardutea.
Beraz, problema ez dauka gaztelaniak, baizik eta euskarak, baldin eta
gaztelaniaz hain sinple adierazitako zerbait euskaraz zirkunlokuzio luze
eta astunekin ematen tematzen bagara.
Nik dakidala, euskaraz maileguak erabiltzea guztiz zilegi da, non eta
euskarak jadanik baduen hitz baten kaltetan egiten ez bada. Dirudienez,
euskaraz ez dagoenez "presidir"en esanahidun aditzik, nik uste dut
"presiditu" erabil daitekeela. "Presidente"rako ez al dugu, ba,
"presidente" ere erabiltzen?
Ondo izan,
Xabier
Jon Altza<jonsanchez80 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
iraren 18a 12:09):
Azkenean amore eman beharko dut. Esandakoa, esaldi hori hain gastatuta
dagoela iruditzen zait, hain klixea dela, zentzua galduta dauka, eta ez
dut ikusten 'buru izatea' denik kontua.
Eta 'gonbidatu nagusia' edo halakoren bat...?
Eskerrik asko bioi hala ere!
JON
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120919/042e6f0b/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_interior.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13533 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120919/042e6f0b/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago