[itzul] presidir el acto
Dionisio Amundarain Sarasola
dioni a bildua facilnet.es
Ost, Ira 19, 13:37:57, CEST 2012
Ez dut uste hain aldrebesa izango litzatekeen “buru izango gaituen
inaugurazioa” esatea. DIONISIO
De: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Enviado el: miércoles, 19 de septiembre de 2012 11:46
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] presidir el acto
Bale. Nire ustez, "la inauguración que presidiremos nosotros" esateko
modurik naturalena "guk presidituko dugun inaugurazioa da". "Buru arituko
garen...", "buru izango gaituen...", "inaugurazioa, zeinaren buru izango
baikara", eta abar, askoz ere katramilatsuagoak iruditzen zaizkit.
Nire problema izango da, zuk esan bezala.
Zure proposamenari, behintzat, ezin zaio esan ez duela ez hanka... eta ez
bururik.
Xabier
<jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko iraren 19a 10:27):
‘Buru izan’ “zirkunlokuzio luze eta astuna” bada, “presiditu” bakarrik ez,
‘dormitu’ eta ‘keritu’ ere beharko ditugu. Ez dakidana zergatik gaztelaniaz
“hacer desaparecer” “zirkunlokuzio luze eta astuna” erabiltzen duten
‘desaguertaraciar” erabiltzea daukatenean. ;-)
Arazoa ez da, ez, euskararena, euskaldunona baizik.
Jon Agirre
_____
Nork: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: martes, 18 de septiembre de 2012 13:38
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] presidir el acto
Jon, ez nago ados zure ikuspegiarekin.
Zuk planteatu duzun kasu honetan, gaztelaniazko espresioak zentzu betea du:
ekitaldi baten presidente edo buru jardutea.
Beraz, problema ez dauka gaztelaniak, baizik eta euskarak, baldin eta
gaztelaniaz hain sinple adierazitako zerbait euskaraz zirkunlokuzio luze eta
astunekin ematen tematzen bagara.
Nik dakidala, euskaraz maileguak erabiltzea guztiz zilegi da, non eta
euskarak jadanik baduen hitz baten kaltetan egiten ez bada. Dirudienez,
euskaraz ez dagoenez "presidir"en esanahidun aditzik, nik uste dut
"presiditu" erabil daitekeela. "Presidente"rako ez al dugu, ba, "presidente"
ere erabiltzen?
Ondo izan,
Xabier
Jon Altza<jonsanchez80 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko iraren
18a 12:09):
Azkenean amore eman beharko dut. Esandakoa, esaldi hori hain gastatuta
dagoela iruditzen zait, hain klixea dela, zentzua galduta dauka, eta ez dut
ikusten 'buru izatea' denik kontua.
Eta 'gonbidatu nagusia' edo halakoren bat...?
Eskerrik asko bioi hala ere!
JON
<http://www.turismoa.euskadi.net/s11-18805/eu/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120919/050f3ed0/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13533 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120919/050f3ed0/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago