[itzul] presidir el acto
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Ira 19, 14:15:57, CEST 2012
Ez dut uste hain aldebresa izango litzatekeenik "presidituko dugun
inaugurazioa" esatea.
Hortxe dugu, Hiztegi Batuak onartuta, nire ustez "presiditu" baino
zalantzagarriagoa den "planteatu". Bestetik, emaiozu nahi duzun balioa,
baina Orotarikoan jasota dator "presiditu".
Eta, batez ere: mailegu trinko eta eroso baten ordez espresio luzeago,
alanbikatuago (ene! barka hitza) eta aldagarri bat (inaugurazioaren buru
gara orain, inaugurazioak buru izango gaitu gero...) erabilarazteak,
mailegua berariaz baztertuz, iruditzen zait baduela garbizalekeria kutsu
bat.
Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko iraren 19a 13:37):
> Ez dut uste hain aldrebesa izango litzatekeen “buru izango gaituen
> inaugurazioa” esatea. DIONISIO****
>
> ** **
>
> *De:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* miércoles, 19 de septiembre de 2012 11:46
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] presidir el acto****
>
> ** **
>
> Bale. Nire ustez, "la inauguración que presidiremos nosotros" esateko
> modurik naturalena "guk presidituko dugun inaugurazioa da". "Buru arituko
> garen...", "buru izango gaituen...", "inaugurazioa, zeinaren buru izango
> baikara", eta abar, askoz ere katramilatsuagoak iruditzen zaizkit.****
>
> ****
>
> Nire problema izango da, zuk esan bezala.****
>
> ****
>
> Zure proposamenari, behintzat, ezin zaio esan ez duela ez hanka... eta ez
> bururik.****
>
> ****
>
> Xabier****
>
> <jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko iraren 19a 10:27):
> ****
>
> ‘Buru izan’ “zirkunlokuzio luze eta astuna” bada, “presiditu” bakarrik ez,
> ‘dormitu’ eta ‘keritu’ ere beharko ditugu. Ez dakidana zergatik gaztelaniaz
> “hacer desaparecer” “zirkunlokuzio luze eta astuna” erabiltzen duten
> ‘desaguertaraciar” erabiltzea daukatenean. ;-)****
>
> ****
>
> Arazoa ez da, ez, euskararena, euskaldunona baizik.****
>
> ****
>
> Jon Agirre****
>
> ****
>
> ****
> ------------------------------
>
> *Nork:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* martes, 18 de septiembre de 2012 13:38
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] presidir el acto****
>
> ****
>
> Jon, ez nago ados zure ikuspegiarekin.****
>
> ****
>
> Zuk planteatu duzun kasu honetan, gaztelaniazko espresioak zentzu betea
> du: ekitaldi baten presidente edo buru jardutea.****
>
> ****
>
> Beraz, problema ez dauka gaztelaniak, baizik eta euskarak, baldin eta
> gaztelaniaz hain sinple adierazitako zerbait euskaraz zirkunlokuzio luze
> eta astunekin ematen tematzen bagara.****
>
> ****
>
> Nik dakidala, euskaraz maileguak erabiltzea guztiz zilegi da, non eta
> euskarak jadanik baduen hitz baten kaltetan egiten ez bada. Dirudienez,
> euskaraz ez dagoenez "presidir"en esanahidun aditzik, nik uste dut
> "presiditu" erabil daitekeela. "Presidente"rako ez al dugu, ba,
> "presidente" ere erabiltzen?****
>
> Ondo izan,****
>
> ****
>
> Xabier****
>
> Jon Altza<jonsanchez80 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
> iraren 18a 12:09):****
>
> Azkenean amore eman beharko dut. Esandakoa, esaldi hori hain gastatuta
> dagoela iruditzen zait, hain klixea dela, zentzua galduta dauka, eta ez dut
> ikusten 'buru izatea' denik kontua.
> Eta 'gonbidatu nagusia' edo halakoren bat...?
>
> Eskerrik asko bioi hala ere!
>
> JON****
>
> ****
>
> ****
>
> <http://www.turismoa.euskadi.net/s11-18805/eu/>****
>
> ** **
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120919/00f8c486/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13533 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120919/00f8c486/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago