[itzul] Renta raíz
aua a bildua ivap.es
aua a bildua ivap.es
Al, Ira 24, 09:38:24, CEST 2012
Leire,
_renta raíz_ ez dakit seguru zer den (ez dut inoiz entzun termino hori), baina kontuan hartzen badugu, alde batetik, _bienes raíces_ ondasun higiezinak direla, hau da, lurrak eta lur horien gainean eraikitako etxeak eta bestelakoak (Foru Zuzenbidean, _onibarrak_ esaten zaie horrelakoei) eta, bestetik, _renta_ lur horietatik ateratzen den irabazia edo etekina dela, _renta raíz_ horiek euskaraz _onibar-irabaziak_ edo _onibar-mozkinak_ izango dira... segur aski...
Aitor U.
________________________________
Nork: Leire Barazea [mailto:leibaraz a bildua yahoo.es]
Bidaltze-data: lunes, 24 de septiembre de 2012 9:19
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Renta raíz
Egunon...
Testu historiografiko batean, hauxe egokitu zait:
"Para poder ser elegible se requería (...) poseer una renta raíz de entre 400 y 1000 ducados para las villas y concejos importantes."
"Elegible" horrek udaleko karguetarako hautagai izatea esan nahi du.
Bilaketan ibili naizen arren, ez dut "renta raíz" delako hori zer den aurkitu, beste errenta mota batzuen aurrean zer duen berezi... Ba ote dakizue?
Eta euskaraz nola eman daitekeen?
Eskerrik asko aldez aurretik. Leire
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120924/df934bb9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago