[itzul] Cocido montañés

urtzi urrutikoetxea urtziurrutikoetxea a bildua hotmail.com
Ast, Api 11, 02:28:43, CEST 2013


Kostaldeko herri askotan, "montañes" esaten dute: "han egon ziren galleguak, asturianuak eta montañesak". Turtziozi buruzko erreportaje bat behinola aldatu zidaten, "trucense" esaten dioten arkitektura hibridoa aipatu nuen, hainbat lekutan "caserío vasco y casa montañesa" dakar, eta neuk ere euskal-montañes jarrita, "menditar" argitaratu zidaten. 

Horren ordaina "kantabriar" izatea ez da oso zuzena. Egungo "Día de Cantabria"k ere 1967an sortu zuten "Día de la Montaña" du jatorri. Zenbat bertso ez ote ditugun Kantabriari buruz, montañes edo santanderinoekin zerikusirik ez dutenak. Beraz, Kantabria gaur erabiltzekotan eremu administratiborako edo geografia modernorako mugatu beharko litzateke. Baina montañes ez eman dugu "Kantabria" legez, hortik kanpo, 1981 aurreko gaiez ari bagara, esaterako. Hau da, autonomia-estatutua eratu baino lehenagoko kontuez. 



Date: Wed, 10 Apr 2013 17:04:44 +0200
From: jon-agirre a bildua ej-gv.es
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] Cocido montañés









Plantilla normalizada para WORD








‘Kantabriako lapikokoa’ edo ‘Kantabriako
mendialdeko lapikokoa’; izan ere, Kantabriaren erreferentzia sartu barik
gure Mendialdearekin (Arabakoarekin) nahas daiteke.

 

Orotariko Euskal Hiztegian:


 montaña
 montañar
 montañes


montañes. 



1. Montañés. Zeren ez naizen kortesanoa, baizik montañesa
<-eza>. (c. 1597). FLV 1993,
459. Montañesak
girela / oro traidoriak. Bordel
52. 

2. Montañés,
santanderino. Montañes jendea (1794). BertsZB 158. "Pescador
venido de Santander, después de haber estado allí durante algún tiempo dedicado
a la pesca" Ort Voc 141. Cf. Arrantz 153: "Urte guzitan juaten dirade / montañesako kostera". 

Hala ere, ez dakit ‘lapikoko
montañesa’ egitea badagoen, hiztegian adjektiboa barik izena ageri baita;
zure transkripzio haietan bezala, hain zuzen, pertsona izendatzeko. Izatekotan ‘montañesen
lapikokoa’ edo ‘kantabriarren lapikokoa’.

 

Jon

 

 

 

 







Nork:
Gorka Azkarate Zubiaur [mailto:gorkaazkarate a bildua gmail.com] 

Bidaltze-data: miércoles, 10 de
abril de 2013 15:55

Nori: ItzuL

Gaia: Re: [itzul] Cocido montañés

 

 



wikipedian begiratuta, badirudi



 




 kantabriar eta montañ




esak



,
mendi



tarrak





, ez
direla beti gauza bera izan.




 montañés termino hori franquismoan
     baino




,



askoz lehenago sortu z



ela. (Pereda eta beste
XIX. mendeko egileengan agertzen dela sinesgarri ematen du).





http://es.wikipedia.org/wiki/La_Monta%C3%B1a

http://eu.wikipedia.org/wiki/La_Monta%C3%B1a





[Gogoratzen dut,
aspaldian, Uribe-Kostako baserritar euskaldunen transkripzioak egiten,
"montañesak" esaten zuten, behin eta berriro. Kantabriar esateko].



 







 









 		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130411/1946cbb4/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 87 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130411/1946cbb4/attachment.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130411/1946cbb4/attachment-0001.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130411/1946cbb4/attachment-0002.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago