[itzul] «emprendedor», «entrepeneur» hitzaren euskal ordainaz
Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)
aixe a bildua ctv.es
Ast, Api 18, 13:26:07, CEST 2013
Hiztegi horretako «bidegile», «etxegile» moldeari jarraituz,
«enpresagile» aterako zaigu, eta dagoeneko erabilia da:
http://tech.groups.yahoo.com/group/itzul/message/19799
Eta, hortik, «emprendimiento/emprendizaje» kontzepturako, «enpresagintza».
«Enpresagile»k, ondo eratua izateaz gainera, hitz bakarra izatearen eta
«enpresa» kontzeptuarekin ageriko lotura izatearen abantailak ditu
(«emprendedor» eta «entrepeneur» erdal hitzak formaren aldetik hurrenez
hurren «empresa» eta «entreprise» izenei lotuak diren bezala;
«ekintzaile», berriz, «ekintza» izenari lotua da, ekintzak egiten
dituena da...).
Ondo izan,
Xabier
_________________________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
2013-04-18 12:31(e)an, karlos del_olmo(e)k idatzi zuen:
>
> Casenave-Harigileren hiztegian:
>
> /entreprend//r//e/: (/commencer/) abiatü, ekin, hasi, lotü;
> (/décider/) erabaki, hartü.
>
> /entrepreneur/: küdeazale, lan harzale; (/routes/) bidegile;
> (/maison/) etxegile.
>
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943483474
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130418/4ea4f9c0/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago