[itzul] «emprendedor», «entrepeneur» hitzaren euskal ordainaz

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Ast, Api 18, 14:04:45, CEST 2013


Jatorria:

http://www.wordreference.com/es/en/frames.asp?es=emprender

http://www.wordreference.com/es/en/frames.asp?es=empresa

http://www.wordreference.com/iten/impresa


Garikoitz

El 18/04/2013 13:53, Xabier Aristegieta escribió:
> Oraindik ere ez dut ondo ulertzen zer ikusten diozun txarretik 
> "ekintzailetza"ri.
> Bestetik, lehen esan dizudan bezala, iruditzen zait "emprendimiento" 
> ez dela soilik "enpresak sortze" hutsa edo oraingoan proposatzen 
> duzun "enpresak egite" hutsa (ez didazu puntu horretan erantzun).
> Nik esango nuke "emprender"etik datorrela "empresa", eta ez 
> alderantziz. Eta ildo horri berari jarraitzen zaizkio gure inguruko 
> hizkuntzak: zuk aipatzen dituzun gaztelaniazko "emprendedor" eta 
> frantsesezko "entrepreneur"ez gain, hor daude, halaber, alemanezko 
> "Unternehmen" eta "Unternehmer". Eta, ingelesez, zuzen-zuzenean 
> erabiliz frantsesezko "entrepreneur", hortxe duzu "entrepreneurship" 
> (interesgarria, kontzeptuaren esanahia argitze aldera, ingelesezko 
> Wikipediak azken hitz hori izenburu harturik eskaintzen duen artikulua).
> Uste dut garrantzitsua dela kontuan hartzea "ekintzaile" hitza Hiztegi 
> Batuan jasota datorrela.
> Nik interpretatzen dudanez, "ekintzaile" ez dator "ekintza"tik, baizik 
> eta "ekin"etik. Orixe da aipaturiko hizkuntza guztietan kontzeptu 
> honen oinarri bezala hartzen den ideia, eta nik behintzat ez dut 
> ikusten kontzeptu hori euskaraz abandonatzeko inolako beharrik eta, 
> batez ere, komenigarritasunik.
> Xabier
> Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)<aixe a bildua ctv.es <mailto:aixe a bildua ctv.es>> 
> igorleak hau idatzi zuen (2013 apirila 18 13:29):
>
>
>     Nire ustez, «sortzaile» horrek ematen dio ńabardura horren zati
>     bat behintzat. Sortzeko lana, jarrera.
>
>
>     Xabier
>
>     _________________________
>
>     Xabier Armendaritz
>     AIXE itzulpen eta zerbitzuak
>     Biltzar Nagusiak, 11, behea
>     01010 GASTEIZ
>
>     Tel.: 945 174 476
>
>
>     2013-04-18 13:00(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
>>     Niri, ordea, "ekintzaile" egokiagoa iruditzen zait.
>>     Iruditzen zait ekintzailetasunak enpresa-sortze hutsaz haragoko
>>     esanahiak ere hartzen dituela: jarrera bat, jokabide bat.
>>     Xabier
>>
>>     karlos del_olmo<karlos_del_olmo a bildua donostia.org
>>     <mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org>> igorleak hau idatzi zuen
>>     (2013 apirila 18 12:31):
>>
>>         Casenave-Harigileren hiztegian:
>>
>>         /entreprend//r//e/: (/commencer/) abiatü, ekin, hasi, lotü;
>>         (/décider/) erabaki, hartü.
>>
>>         /entrepreneur/: küdeazale, lan harzale; (/routes/) bidegile;
>>         (/maison/) etxegile.
>>
>>
>>             Karlos del Olmo
>>             karlos_del_olmo a bildua donostia.org
>>             <mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
>>             943483474
>>
>>
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130418/feb12e1d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago