[itzul] «emprendedor», «entrepeneur» hitzaren euskal ordainaz

B. Oihartzabal b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr
Ast, Api 18, 19:06:34, CEST 2013


'Entrepreneur', frantsesez, enpresaburuari erraten zaio (bereziki 
etxegintzan edo obra publikoetan ari denari). Gazlereraz, oker ez 
banago, 'empresario'.

Hiztegien arabera (Larousse), 'emprededor' hitzaren frantsesezko 
baliokidea 'entreprenant' da (izenondo bakarrik izan daitekeena). Ez 
naiz segur bi hitzak egiazki testuinguru beretan erabiltzen diren.

Nola Erranek honela ematen du frantses hitzari doakion sarrera, 
adibideak ere eskainiz:


      /entreprenant
      <http://www.nolaerran.org/?h=entreprenant&hi=fr&z=lit#>_____entreprenante___adjectif
      /

/*bizitore ****(BL) **-- **bizikari ****(BL) **-- **entseatu ****(BL)

* /
/*--> l*a main paresseuse conduit à la mendicité; au contraire, la main 
de celui qui est entreprenant recueille des richesses*
esku nagiak dakar erromestasuna; aldiz, bizitorearen eskuak biltzen ditu 
aberastasunak

* /

/*--> *//ceux-là vous les verrez toujours vifs et éveillés, faisant tous 
leurs travaux chacun à son heure; ils vous sortiront de l'argent du 
moindre des objets, sans rien laisser se perdre: nous les appelons les 
gens entreprenants/ /*
halakoak ikusiko dituzu beti zalu eta erne, lan guzien beren tenoreetan 
xuxen egiten; puska-muska guzietarik sosa aterako dizute, deus galtzera 
utzi gabe: halakoak deitzen ditugu jende bizikariak
* /
/*
--> *c'était un homme entreprenant, toujours réfléchi, très travailleur, 
qui n'hésitait pas à investir de nouveaux domaines d'action*
gizon entseatua zen, beti buruz ari zena, biziki langilea, sail berri 
batzuen irekitzera aise atrebitzen zena

* /
/****//sexuellement //***: ausart **-- **atrebitu **(**BL*/*)*

Ez dakit 'emprededor' nola agertzen den gaztelererazko testuetan. Nola 
Erraneko corpusean, haatik, 'ekintzaile' (hitz berria Iparraldean) izen 
gisa erabilia da ia beti. 'Aktibista' hitzaren baliokide gisa baliatua 
izanik agertzen da.

BO


Le 18/04/2013 12:20, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) a écrit :
>
> Nahiz eta «emprendedor/entrepeneur» erdal hitzaren euskal ordaintzat 
> «ekintzaile» ikustea ohiko bihurtu den, neronek, itzuli behar 
> dudanetan (maiz samar), «enpresa-sortzaile» jartzen dut beti. Besterik 
> baita ekintzaile izatea: ekintzaile, ekintza, Eusko Ekintza...
>
> «emprendimiento»ren ordaintzat, berriz, «enpresa sorkuntza» erabiltzen 
> dut (bazterretan dabilen «ekintzailetza» ere ez baitzait oso egokia 
> iruditzen).
>
> Gaurko /Berria/n herrikide bati irakurritakoak ekarri dit gaia gogora. 
> Behean kopiatu dizuet artikulua.
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> _________________________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
>
> _________________________
>
>
> http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-04-18/004/003/txakurtxirulero.htm
>
>
>         Txakurtxirulero
>
> Idurre Eskisabel
>
> Duela egun batzuk aitortu nuen: azkura sortzen dit /ekintzaile/ 
> hitzak; bai, behintzat, azkenaldian erantsi diogun esanahian. Hau da, 
> hondamendi naturala bezain saihetsezin sinetsi dugun krisitik 
> salbatuko gaituzten /emprendedor/ edo /entrepreneur/-en adieran. Are 
> eta azkura handiagoa sortzen zait /ekintzaile-/ri ondoan /gazte/ 
> eransten zaionean. Eta azkura urtikaria jasanezin bihurtzen entzuten 
> ditudanean hedabide nagusiak, mantra bat balitz bezala, etorkizuna 
> gazte ekintzaileak direla errepikatzen. Badakizue, inoizko ongien 
> prestatu ditugun gazte horiek, ekaitzak irauten duen bitartean, 
> txin-txin, diruaren hotsera, deserrira bultzatu nahi ditugunak.
>
> Baina aizue, ez atera ondorio okerrik: maite ditut ekintzaileak eta 
> maite ditut gazteak. Are, maite ditut gazte ekintzaileak. Esate 
> baterako, gaurko ekonomia eta kontsumo eredua jendearen kalterako eta 
> ingurumenarentzat jasangaitz irudituta, baratze kooperatibo bat abian 
> jarri dutenak, eta egun ---zein gau--- askotako lan, izerdi eta kezken 
> ondorioz, astero 20 familiaren elikagai premia nagusiak asetzeko gai 
> direnak, nahiz eta euren poltsikoak beti hutsik ibili. Gazte 
> ekintzaile horiei, ordea, ez diegu gazte ekintzaile esaten, gure 
> handikeria hutsalenetik, txakurtxirulero baizik.
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130418/b178d8a5/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago