[itzul] «emprendedor», «entrepeneur» hitzaren euskal ordainaz

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Api 18, 13:55:46, CEST 2013


Ups! Azken lerrokadan hatxea erori zait. Ez nintzen, noski, Nikolas
Ormaetxeaz ari.
Xabier
Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
apirila 18 13:53):

> Oraindik ere ez dut ondo ulertzen zer ikusten diozun txarretik
> "ekintzailetza"ri.
>
> Bestetik, lehen esan dizudan bezala, iruditzen zait "emprendimiento" ez
> dela soilik "enpresak sortze" hutsa edo oraingoan proposatzen
> duzun "enpresak egite" hutsa (ez didazu puntu horretan erantzun).
>
> Nik esango nuke "emprender"etik datorrela "empresa", eta ez alderantziz.
> Eta ildo horri berari jarraitzen zaizkio gure inguruko hizkuntzak: zuk
> aipatzen dituzun gaztelaniazko "emprendedor" eta frantsesezko
> "entrepreneur"ez gain, hor daude, halaber, alemanezko "Unternehmen" eta
> "Unternehmer". Eta, ingelesez, zuzen-zuzenean erabiliz frantsesezko
> "entrepreneur", hortxe duzu "entrepreneurship" (interesgarria,
> kontzeptuaren esanahia argitze aldera, ingelesezko Wikipediak azken hitz
> hori izenburu harturik eskaintzen duen artikulua).
>
> Uste dut garrantzitsua dela kontuan hartzea "ekintzaile" hitza Hiztegi
> Batuan jasota datorrela.
>
> Nik interpretatzen dudanez, "ekintzaile" ez dator "ekintza"tik, baizik eta
> "ekin"etik. Orixe da aipaturiko hizkuntza guztietan kontzeptu honen oinarri
> bezala hartzen den ideia, eta nik behintzat ez dut ikusten kontzeptu hori
> euskaraz abandonatzeko inolako beharrik eta, batez ere, komenigarritasunik.
>
> Xabier
> Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)<aixe a bildua ctv.es> igorleak hau idatzi zuen
> (2013 apirila 18 13:29):
>
>
>> Nire ustez, «sortzaile» horrek ematen dio ńabardura horren zati bat
>> behintzat. Sortzeko lana, jarrera.
>>
>>
>> Xabier
>>
>> _________________________
>>
>> Xabier Armendaritz
>> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
>> Biltzar Nagusiak, 11, behea
>> 01010 GASTEIZ
>>
>> Tel.: 945 174 476
>>
>>
>> 2013-04-18 13:00(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
>>
>> Niri, ordea, "ekintzaile" egokiagoa iruditzen zait.
>> Iruditzen zait ekintzailetasunak enpresa-sortze hutsaz haragoko esanahiak
>> ere hartzen dituela: jarrera bat, jokabide bat.
>>
>> Xabier
>>
>> karlos del_olmo<karlos_del_olmo a bildua donostia.org> igorleak hau idatzi zuen
>> (2013 apirila 18 12:31):
>>
>>>  Casenave-Harigileren hiztegian:
>>>
>>> *entreprend**r**e*: (*commencer*) abiatü, ekin, hasi, lotü; (*décider*)
>>> erabaki, hartü.
>>>
>>> *entrepreneur*: küdeazale, lan harzale; (*routes*) bidegile; (*maison*)
>>> etxegile.
>>>
>>>
>>>
>>>    Karlos del Olmo
>>>    karlos_del_olmo a bildua donostia.org
>>>    943483474
>>>
>>>
>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130418/40a91c38/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago