[itzul] «emprendedor», «entrepeneur» hitzaren euskal ordainaz

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Api 18, 13:53:02, CEST 2013


Oraindik ere ez dut ondo ulertzen zer ikusten diozun txarretik
"ekintzailetza"ri.

Bestetik, lehen esan dizudan bezala, iruditzen zait "emprendimiento" ez
dela soilik "enpresak sortze" hutsa edo oraingoan proposatzen
duzun "enpresak egite" hutsa (ez didazu puntu horretan erantzun).

Nik esango nuke "emprender"etik datorrela "empresa", eta ez alderantziz.
Eta ildo horri berari jarraitzen zaizkio gure inguruko hizkuntzak: zuk
aipatzen dituzun gaztelaniazko "emprendedor" eta frantsesezko
"entrepreneur"ez gain, hor daude, halaber, alemanezko "Unternehmen" eta
"Unternehmer". Eta, ingelesez, zuzen-zuzenean erabiliz frantsesezko
"entrepreneur", hortxe duzu "entrepreneurship" (interesgarria,
kontzeptuaren esanahia argitze aldera, ingelesezko Wikipediak azken hitz
hori izenburu harturik eskaintzen duen artikulua).

Uste dut garrantzitsua dela kontuan hartzea "ekintzaile" hitza Hiztegi
Batuan jasota datorrela.

Nik interpretatzen dudanez, "ekintzaile" ez dator "ekintza"tik, baizik eta
"ekin"etik. Orixe da aipaturiko hizkuntza guztietan kontzeptu honen oinarri
bezala hartzen den ideia, eta nik behintzat ez dut ikusten kontzeptu hori
euskaraz abandonatzeko inolako beharrik eta, batez ere, komenigarritasunik.

Xabier
Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)<aixe a bildua ctv.es> igorleak hau idatzi zuen
(2013 apirila 18 13:29):

>
> Nire ustez, «sortzaile» horrek ematen dio ńabardura horren zati bat
> behintzat. Sortzeko lana, jarrera.
>
>
> Xabier
>
> _________________________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
>
>
> 2013-04-18 13:00(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
>
> Niri, ordea, "ekintzaile" egokiagoa iruditzen zait.
> Iruditzen zait ekintzailetasunak enpresa-sortze hutsaz haragoko esanahiak
> ere hartzen dituela: jarrera bat, jokabide bat.
>
> Xabier
>
> karlos del_olmo<karlos_del_olmo a bildua donostia.org> igorleak hau idatzi zuen
> (2013 apirila 18 12:31):
>
>>  Casenave-Harigileren hiztegian:
>>
>> *entreprend**r**e*: (*commencer*) abiatü, ekin, hasi, lotü; (*décider*)
>> erabaki, hartü.
>>
>> *entrepreneur*: küdeazale, lan harzale; (*routes*) bidegile; (*maison*)
>> etxegile.
>>
>>
>>
>>    Karlos del Olmo
>>    karlos_del_olmo a bildua donostia.org
>>    943483474
>>
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130418/58e8bb57/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago