[itzul] «emprendedor», «entrepeneur» hitzaren euskal ordainaz
Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)
aixe a bildua ctv.es
Ast, Api 18, 15:05:11, CEST 2013
Niri agertu zaizkidan guzti-guztietan, «emprendimiento/emprendizaje» eta
«emprendedor» horiek ez zuten «entrepreneurship» edo «entrepreneur»
esanahirik, baizik eta «enpresa sorkuntza»k eta «enpresa-sortzaile»k
bete-betean adierazten duten adiera. Enpresa bat sortzeko pausoak ematea
eta ematen dituena izendatzeko, alegia.
Wikipediak, bestalde, «espíritu empresarial» eta «emprendedurismo»
ematen ditu gaztelaniazko ordain, zuk aipatutako «entrepreneurship»
horretarako. Kontzeptu hori landu beharrik ez zait egokitu orain arte:
lehenengo begiratuan, ikusi dut aipatu dituzun alemanezko «Unternehmen»
eta «Unternehmer» horiek ingelesezko «business» eta «businessman» hitzen
baliokidetzat ageri direla hainbat hiztegitan. Hau da, negozioa, enpresa
dago alemanezko hitzaren barruan ere. «Ekintzaile», jakina, Hiztegi
Batuan jasota dago, baina hitz horri lotuta (erdarazkoetan ez bezala) ez
dago negozio adierarik, eta bestelako adieretan oso erabilia izan da
dagoeneko. Bi arrazoi horiengatik, «ekintzaile» hutsak desabantaila
gehiegi dituela deritzot («negozio-ekintzaile» zehaztuta, beharbada?
Gaia gehiago aztertu beharko nuke, galdera horri taxuzko erantzuna emateko).
Azkenik, nik ez dut «enpresagile» proposatu: aukera hori ere badela eta
ondo eratua dela aipatu dut, baina zehatzago begiratu beharko nuke
proposatzeko modukoa den ikusteko. «Emprendedurismo» horretarako ere hor
zehar dabil «ekintzaile-zaletasuna»... baina horri buruz ere ez dut
balioztapenik egingo.
Ondo izan,
Xabier
_________________________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
2013-04-18 13:55(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
> Ups! Azken lerrokadan hatxea erori zait. Ez nintzen, noski, Nikolas
> Ormaetxeaz ari.
> Xabier
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com <mailto:allurritza a bildua gmail.com>>
> igorleak hau idatzi zuen (2013 apirila 18 13:53):
>
> Oraindik ere ez dut ondo ulertzen zer ikusten diozun txarretik
> "ekintzailetza"ri.
> Bestetik, lehen esan dizudan bezala, iruditzen zait
> "emprendimiento" ez dela soilik "enpresak sortze" hutsa edo
> oraingoan proposatzen duzun "enpresak egite" hutsa (ez didazu
> puntu horretan erantzun).
> Nik esango nuke "emprender"etik datorrela "empresa", eta ez
> alderantziz. Eta ildo horri berari jarraitzen zaizkio gure
> inguruko hizkuntzak: zuk aipatzen dituzun gaztelaniazko
> "emprendedor" eta frantsesezko "entrepreneur"ez gain, hor daude,
> halaber, alemanezko "Unternehmen" eta "Unternehmer". Eta,
> ingelesez, zuzen-zuzenean erabiliz frantsesezko "entrepreneur",
> hortxe duzu "entrepreneurship" (interesgarria, kontzeptuaren
> esanahia argitze aldera, ingelesezko Wikipediak azken hitz hori
> izenburu harturik eskaintzen duen artikulua).
> Uste dut garrantzitsua dela kontuan hartzea "ekintzaile" hitza
> Hiztegi Batuan jasota datorrela.
> Nik interpretatzen dudanez, "ekintzaile" ez dator "ekintza"tik,
> baizik eta "ekin"etik. Orixe da aipaturiko hizkuntza guztietan
> kontzeptu honen oinarri bezala hartzen den ideia, eta nik
> behintzat ez dut ikusten kontzeptu hori euskaraz abandonatzeko
> inolako beharrik eta, batez ere, komenigarritasunik.
> Xabier
> Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)<aixe a bildua ctv.es <mailto:aixe a bildua ctv.es>>
> igorleak hau idatzi zuen (2013 apirila 18 13:29):
>
>
> Nire ustez, «sortzaile» horrek ematen dio ńabardura horren
> zati bat behintzat. Sortzeko lana, jarrera.
>
>
> Xabier
>
> _________________________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
>
>
> 2013-04-18 13:00(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
>> Niri, ordea, "ekintzaile" egokiagoa iruditzen zait.
>> Iruditzen zait ekintzailetasunak enpresa-sortze hutsaz
>> haragoko esanahiak ere hartzen dituela: jarrera bat, jokabide
>> bat.
>> Xabier
>>
>> karlos del_olmo<karlos_del_olmo a bildua donostia.org
>> <mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org>> igorleak hau idatzi
>> zuen (2013 apirila 18 12:31):
>>
>> Casenave-Harigileren hiztegian:
>>
>> /entreprend//r//e/: (/commencer/) abiatü, ekin, hasi,
>> lotü; (/décider/) erabaki, hartü.
>>
>> /entrepreneur/: küdeazale, lan harzale; (/routes/)
>> bidegile; (/maison/) etxegile.
>>
>>
>> Karlos del Olmo
>> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
>> <mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
>> 943483474
>>
>>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130418/4fe6f5f1/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago