[itzul] «emprendedor», «entrepeneur» hitzaren euskal ordainaz

Dionisio Amundarain Sarasola dioni a bildua facilnet.es
Ost, Api 17, 14:16:30, CEST 2013


Gaztelaniazko “emprendedor” terminoari bagagozkio, esanahi zabalekoa da.
Hona Diccionario de la Lengua Española Real Academiak (1970) dioena: “que
emprende  con resolución acciones dificultosas o azarosas”. Alde horretatik,
mendia eskalatzeari ekiten dion kirolaria izan daiteke; baita hizkuntzak
ikasteari ekiten diona ere, etab. Beraz, “emprendedor = enpresa-sortzaile”
ez litzateke zuzena, nola eta arazoa testuinguruan zehazten ez den. Hortaz,
badirudi “enprendedor=ekintzaile edo pertsona lehiakorra, saiatua”; edota
“lanari, borrokari, ikasteari
emana” liratekeela egokienak. DIONISIO

 

De: Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es] 
Enviado el: jueves, 18 de abril de 2013 12:21
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] «emprendedor», «entrepeneur» hitzaren euskal ordainaz

 


Nahiz eta «emprendedor/entrepeneur» erdal hitzaren euskal ordaintzat
«ekintzaile» ikustea ohiko bihurtu den, neronek, itzuli behar dudanetan
(maiz samar), «enpresa-sortzaile» jartzen dut beti. Besterik baita
ekintzaile izatea: ekintzaile, ekintza, Eusko Ekintza...

«emprendimiento»ren ordaintzat, berriz, «enpresa sorkuntza» erabiltzen dut
(bazterretan dabilen «ekintzailetza» ere ez baitzait oso egokia iruditzen).

Gaurko Berrian herrikide bati irakurritakoak ekarri dit gaia gogora. Behean
kopiatu dizuet artikulua.

Ondo izan,

Xabier

_________________________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: 945 174 476

_________________________


http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-04-18/004/003/txakurtxirulero.htm




Txakurtxirulero


Idurre Eskisabel

Duela egun batzuk aitortu nuen: azkura sortzen dit ekintzaile hitzak; bai,
behintzat, azkenaldian erantsi diogun esanahian. Hau da, hondamendi naturala
bezain saihetsezin sinetsi dugun krisitik salbatuko gaituzten emprendedor
edo entrepreneur-en adieran. Are eta azkura handiagoa sortzen zait
ekintzaile-ri ondoan gazte eransten zaionean. Eta azkura urtikaria jasanezin
bihurtzen entzuten ditudanean hedabide nagusiak, mantra bat balitz bezala,
etorkizuna gazte ekintzaileak direla errepikatzen. Badakizue, inoizko ongien
prestatu ditugun gazte horiek, ekaitzak irauten duen bitartean, txin-txin,
diruaren hotsera, deserrira bultzatu nahi ditugunak.

Baina aizue, ez atera ondorio okerrik: maite ditut ekintzaileak eta maite
ditut gazteak. Are, maite ditut gazte ekintzaileak. Esate baterako, gaurko
ekonomia eta kontsumo eredua jendearen kalterako eta ingurumenarentzat
jasangaitz irudituta, baratze kooperatibo bat abian jarri dutenak, eta egun
—zein gau— askotako lan, izerdi eta kezken ondorioz, astero 20 familiaren
elikagai premia nagusiak asetzeko gai direnak, nahiz eta euren poltsikoak
beti hutsik ibili. Gazte ekintzaile horiei, ordea, ez diegu gazte ekintzaile
esaten, gure handikeria hutsalenetik, txakurtxirulero baizik.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130417/97547d5e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago