[itzul] «emprendedor», «entrepeneur» hitzaren euskal ordainaz

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Api 18, 17:08:12, CEST 2013


Uste dut lehenik adostu beharko dugula zer behar dugun: "emprendimiento"
soil-soilik enpresa-sorkuntza gisa hartu ala zerbait zabalagotzat hartu.
Zehazki zuri topo egitea suertatu zaizun adiera gorabehera.

Datu gogoangarri bat: gure inguruko hizkuntzetan erabilitako hitzak esanahi
zabalagokoak dira "enpresa-sorkuntza" murritza baino. Eta "Unternehmen"
(dela substantibo gisa, dela aditz gisa) ez da horretan inolako
salbuespena, negozioen arloa baino askoz ere zabalagoa baita (adibide bat:
"Unternehmen Barbarossa" izena eman zioten alemanek Bigarren Mundu Gerran
Sobiet Batasuna inbaditzeko operazioari).

Xabier
On 2013 api 18 15:04, "Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)" <aixe a bildua ctv.es>
wrote:

>
> Niri agertu zaizkidan guzti-guztietan, «emprendimiento/emprendizaje» eta
> «emprendedor» horiek ez zuten «entrepreneurship» edo «entrepreneur»
> esanahirik, baizik eta «enpresa sorkuntza»k eta «enpresa-sortzaile»k
> bete-betean adierazten duten adiera. Enpresa bat sortzeko pausoak ematea
> eta ematen dituena izendatzeko, alegia.
>
> Wikipediak, bestalde, «espíritu empresarial» eta «emprendedurismo» ematen
> ditu gaztelaniazko ordain, zuk aipatutako «entrepreneurship» horretarako.
> Kontzeptu hori landu beharrik ez zait egokitu orain arte: lehenengo
> begiratuan, ikusi dut aipatu dituzun alemanezko «Unternehmen» eta
> «Unternehmer» horiek ingelesezko «business» eta «businessman» hitzen
> baliokidetzat ageri direla hainbat hiztegitan. Hau da, negozioa, enpresa
> dago alemanezko hitzaren barruan ere. «Ekintzaile», jakina, Hiztegi Batuan
> jasota dago, baina hitz horri lotuta (erdarazkoetan ez bezala) ez dago
> negozio adierarik, eta bestelako adieretan oso erabilia izan da dagoeneko.
> Bi arrazoi horiengatik, «ekintzaile» hutsak desabantaila gehiegi dituela
> deritzot («negozio-ekintzaile» zehaztuta, beharbada? Gaia gehiago aztertu
> beharko nuke, galdera horri taxuzko erantzuna emateko).
>
> Azkenik, nik ez dut «enpresagile» proposatu: aukera hori ere badela eta
> ondo eratua dela aipatu dut, baina zehatzago begiratu beharko nuke
> proposatzeko modukoa den ikusteko. «Emprendedurismo» horretarako ere hor
> zehar dabil «ekintzaile-zaletasuna»... baina horri buruz ere ez dut
> balioztapenik egingo.
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> _________________________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
>
>
>
> 2013-04-18 13:55(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
>
> Ups! Azken lerrokadan hatxea erori zait. Ez nintzen, noski, Nikolas
> Ormaetxeaz ari.
>  Xabier
>  Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
> apirila 18 13:53):
>
>> Oraindik ere ez dut ondo ulertzen zer ikusten diozun txarretik
>> "ekintzailetza"ri.
>>
>> Bestetik, lehen esan dizudan bezala, iruditzen zait "emprendimiento" ez
>> dela soilik "enpresak sortze" hutsa edo oraingoan proposatzen
>> duzun "enpresak egite" hutsa (ez didazu puntu horretan erantzun).
>>
>> Nik esango nuke "emprender"etik datorrela "empresa", eta ez alderantziz.
>> Eta ildo horri berari jarraitzen zaizkio gure inguruko hizkuntzak: zuk
>> aipatzen dituzun gaztelaniazko "emprendedor" eta frantsesezko
>> "entrepreneur"ez gain, hor daude, halaber, alemanezko "Unternehmen" eta
>> "Unternehmer". Eta, ingelesez, zuzen-zuzenean erabiliz frantsesezko
>> "entrepreneur", hortxe duzu "entrepreneurship" (interesgarria,
>> kontzeptuaren esanahia argitze aldera, ingelesezko Wikipediak azken hitz
>> hori izenburu harturik eskaintzen duen artikulua).
>>
>> Uste dut garrantzitsua dela kontuan hartzea "ekintzaile" hitza Hiztegi
>> Batuan jasota datorrela.
>>
>> Nik interpretatzen dudanez, "ekintzaile" ez dator "ekintza"tik, baizik
>> eta "ekin"etik. Orixe da aipaturiko hizkuntza guztietan kontzeptu honen
>> oinarri bezala hartzen den ideia, eta nik behintzat ez dut
>> ikusten kontzeptu hori euskaraz abandonatzeko inolako beharrik eta, batez
>> ere, komenigarritasunik.
>>
>> Xabier
>>  Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)<aixe a bildua ctv.es> igorleak hau idatzi zuen
>> (2013 apirila 18 13:29):
>>
>>
>>> Nire ustez, «sortzaile» horrek ematen dio ńabardura horren zati bat
>>> behintzat. Sortzeko lana, jarrera.
>>>
>>>
>>> Xabier
>>>
>>> _________________________
>>>
>>> Xabier Armendaritz
>>> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
>>> Biltzar Nagusiak, 11, behea
>>> 01010 GASTEIZ
>>>
>>> Tel.: 945 174 476
>>>
>>>
>>>  2013-04-18 13:00(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> Niri, ordea, "ekintzaile" egokiagoa iruditzen zait.
>>> Iruditzen zait ekintzailetasunak enpresa-sortze hutsaz haragoko
>>> esanahiak ere hartzen dituela: jarrera bat, jokabide bat.
>>>
>>> Xabier
>>>
>>>  karlos del_olmo<karlos_del_olmo a bildua donostia.org> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2013 apirila 18 12:31):
>>>
>>>>  Casenave-Harigileren hiztegian:
>>>>
>>>> *entreprend**r**e*: (*commencer*) abiatü, ekin, hasi, lotü; (*décider*)
>>>> erabaki, hartü.
>>>>
>>>> *entrepreneur*: küdeazale, lan harzale; (*routes*) bidegile; (*maison*)
>>>> etxegile.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>    Karlos del Olmo
>>>>    karlos_del_olmo a bildua donostia.org
>>>>    943483474
>>>>
>>>>
>>>>
>>>
>>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130418/0fc6679d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago