[itzul] licenciado en Y por la univesidad X

Gilen Mejuto gilenmejuto a bildua gmail.com
Or, Api 19, 13:16:43, CEST 2013


Bidenabar, "ikasketak gainditu" hori gustu txarreko broma iruditzen zait.

"Amaitu" sinple bat ederki geratzen zen hor, eta, jantziagoa nahi izanez
gero, zorioneko "burutu" hura.


Gilen Mejuto<gilenmejuto a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 apirila
19 13:09):

> Gaztelaniazko egiturei lotzeak komeriak ematen badizkigu, agian beste era
> batean moldatu beharko genuke.
>
> "X unibertsitatearen X-(eko) lizentzia" formula egokia izan daiteke;  hain
> zuzen ere, ondo letorke Sarak jarritako IVAPen adibide aldrebesa (barkatu,
> baina hala iruditzen zait) apur bat artezteko:
>
>
> Izan ere, 20....ko uztailean ikasketak gainditu ditu
>
> ............ Unibertsitatearen titulu ofizial hau eskuratzeko:
>
> Giza Zientzietako gradua
>
>
>
>
>
> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2013 apirila 19 12:43):
>
>
>>         Gilenek eta Sarak gomendaturiko "-ko" hori alternatiba polita da.
>> Dena dela, izen bihurturiko partizipio baten kasuan, ez zait iruditzen
>> aukera txarra denik osagarria inesiboan jartzea.
>>
>>         Nire zalantza, batik bat, bigarren partean dago. <Por la
>> universidad X> esateko, egokia izango litzateke <X unibertsitatearen
>> eskutik>, <X unibertsitatearen medioz> edo beste esapideren bat? Erabili
>> izan da horrelakorik?
>>
>>
>> Asier Larrinaga
>>
>>
>
>
> --
> Gilen Mejuto
> Freelance Translator
>



-- 
Gilen Mejuto
Freelance Translator
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130419/4abd99f3/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago