[itzul] licenciado en Y por la univesidad X

Gilen Mejuto gilenmejuto a bildua gmail.com
Or, Api 19, 13:09:16, CEST 2013


Gaztelaniazko egiturei lotzeak komeriak ematen badizkigu, agian beste era
batean moldatu beharko genuke.

"X unibertsitatearen X-(eko) lizentzia" formula egokia izan daiteke;  hain
zuzen ere, ondo letorke Sarak jarritako IVAPen adibide aldrebesa (barkatu,
baina hala iruditzen zait) apur bat artezteko:


Izan ere, 20....ko uztailean ikasketak gainditu ditu

............ Unibertsitatearen titulu ofizial hau eskuratzeko:

Giza Zientzietako gradua





LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.com> igorleak hau idatzi
zuen (2013 apirila 19 12:43):

>
>         Gilenek eta Sarak gomendaturiko "-ko" hori alternatiba polita da.
> Dena dela, izen bihurturiko partizipio baten kasuan, ez zait iruditzen
> aukera txarra denik osagarria inesiboan jartzea.
>
>         Nire zalantza, batik bat, bigarren partean dago. <Por la
> universidad X> esateko, egokia izango litzateke <X unibertsitatearen
> eskutik>, <X unibertsitatearen medioz> edo beste esapideren bat? Erabili
> izan da horrelakorik?
>
>
> Asier Larrinaga
>
>


-- 
Gilen Mejuto
Freelance Translator
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130419/25ce870a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago