[itzul] "Laboral kutxa"?

Jose Agustin Arrieta jaarrieta2 a bildua gmail.com
Al, Api 29, 17:02:21, CEST 2013


Zer deritzozue Caja Laboralaren eta Ipar Kutxaren bategitetik sortu den
erakunde berriaren izenari?...Desastre hutsa, ezta? Adjektibo
erreferentzial-edo derizten horiek ezin dira izen-ardatzaren aurretik
ipini, oker ez banago. Garai bateko -aspaldi handiko- "nazional arazoa" eta
"sozial borroka" haiek etorri zaizkit gogora: kostatu zitzaigun galanki
denoi ere halakoak zirkulaziotik erretiratzea, eta orain zer duk eta
fandango bera berriro.  A zer ganora... Erakunde serio bati -Euskal Herriko
bigarren finantza erakunde handienari - "okurrittu" ere ez Euskaltzaindiari
galdetzea ea izen hori zuzena den ala ez. Marka da gurea, gero.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130429/cc3d8632/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago