[itzul] "Laboral kutxa"?
Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)
amendioa a bildua cfnavarra.es
As, Api 30, 09:18:10, CEST 2013
Enpresa, elkarte edo dena delako entitate pribatuak bere izena, marka... nahierara sortzeko zilegitasun osoa du. Itzultzailea naizen aldetik, gustuak gustu, ez dut deus esatekorik horren aurrean.
Aitzol Mendiola
________________________________
De: Jose Agustin Arrieta [mailto:jaarrieta2 a bildua gmail.com]
Enviado el: lunes, 29 de abril de 2013 17:02
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] "Laboral kutxa"?
Zer deritzozue Caja Laboralaren eta Ipar Kutxaren bategitetik sortu den erakunde berriaren izenari?...Desastre hutsa, ezta? Adjektibo erreferentzial-edo derizten horiek ezin dira izen-ardatzaren aurretik ipini, oker ez banago. Garai bateko -aspaldi handiko- "nazional arazoa" eta "sozial borroka" haiek etorri zaizkit gogora: kostatu zitzaigun galanki denoi ere halakoak zirkulaziotik erretiratzea, eta orain zer duk eta fandango bera berriro. A zer ganora... Erakunde serio bati -Euskal Herriko bigarren finantza erakunde handienari - "okurrittu" ere ez Euskaltzaindiari galdetzea ea izen hori zuzena den ala ez. Marka da gurea, gero.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130430/d6cf89a2/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago