[itzul] "Laboral kutxa"?

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
As, Api 30, 09:29:54, CEST 2013


Niri penagarria iruditzen zait. Seme-alabei izena jartzeko ere badaude mugak, muga logikoak. Nahi izanda ere, ez dira onartzen itsuskeriak, umeak bizitza guztian aguantatu beharko baitu gurasoen xelebrekeria.

Kasu honetan, ederki erakutsi du bankuak euskara zer urrun duen bere lehentasunetatik. Eta ederki erakutsi du erdaraz pentsatua dagoela dena, eta erdaraz egina izena jartzeko eztabaida.
Gero, esan jendeari ezin dugula esan "kultural astea".
Lehenago ere berdin egin zuen beste banku batek. "Rural Kutxa" jarri zioten izena.

Mozorro euskaltzalea jartzea eraginkorra da nonbait, baina errealitatea...

FR


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130430/21ab0ecb/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago