[itzul] "Laboral kutxa"?

Agurtzane Mallona agurtzane.mallona a bildua deusto.es
As, Api 30, 09:34:08, CEST 2013


Egun on denoi!

Argi dago erakunde bakoitzak nahi duen izena erabili dezakeela eta jar
diezaiokeela bere buruari. Baina ez legoke txarto izenak zelan eratu behar
diren dakien teknikari bati aholkua eskatu eta kasu egitea. Halako
"munstroak" ugaritxo ditugu Euskal Herrian, eta, neure ustez, kasu gehiago
egiten zaio marketinari, hizkuntzaren aldetik egin daitekeen edozein
iruzkini baino.

Erabiltzaile naizen aldetik, penatuta eta lotsatuta ere banago.


Agurtzane


Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)<amendioa a bildua cfnavarra.es> igorleak hau
idatzi zuen (2013 apirila 30 09:18):

> **
> Enpresa, elkarte edo dena delako entitate pribatuak bere izena,
> marka... nahierara sortzeko zilegitasun osoa du. Itzultzailea naizen
> aldetik, gustuak gustu, ez dut deus esatekorik horren aurrean.
>
> Aitzol Mendiola
>
>  ------------------------------
> *De:* Jose Agustin Arrieta [mailto:jaarrieta2 a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* lunes, 29 de abril de 2013 17:02
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* [itzul] "Laboral kutxa"?
>
>  Zer deritzozue Caja Laboralaren eta Ipar Kutxaren bategitetik sortu den
> erakunde berriaren izenari?...Desastre hutsa, ezta? Adjektibo
> erreferentzial-edo derizten horiek ezin dira izen-ardatzaren aurretik
> ipini, oker ez banago. Garai bateko -aspaldi handiko- "nazional arazoa" eta
> "sozial borroka" haiek etorri zaizkit gogora: kostatu zitzaigun galanki
> denoi ere halakoak zirkulaziotik erretiratzea, eta orain zer duk eta
> fandango bera berriro.  A zer ganora... Erakunde serio bati -Euskal Herriko
> bigarren finantza erakunde handienari - "okurrittu" ere ez Euskaltzaindiari
> galdetzea ea izen hori zuzena den ala ez. Marka da gurea, gero.
>



-- 
Agurtzane Mallona
Itzulpen Zerbitzua
Deustuko Unibertsitatea
Tel.: 944 139 177, luz.: 2722
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130430/8846df5b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago