[itzul] "Laboral kutxa"?

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Api 30, 14:08:01, CEST 2013


Aferari zer ikuspegitatik begiratzen zaion, esango nuke kritika modulatu
beharra legokeela.

Argi dago ezen, euskaraz izen deskriptibo bat jarri nahi bazioten, "Laboral
Kutxa" izen itxuragabea dela.

Nola da euskaraz "Caja Laboral"? Iritzi ezberdinak egongo dira, baina,
gutxien-gutxienik ere, "Kutxa Laborala" beharko luke. Jakina, jarraian
erabaki beharko litzateke ea "laboral" euskal hitz gisa onartuko genukeen
ala ez.

Baina azter dezagun orain kontua beste ikuspegi batetik: baldin eta, dena
delakoagatik, "laboral" eutsi beharreko osagaia dela erabaki balute,
euskaraz izen berezi gisa tratatuz?

Adibide bat jarriko dut: Allianz aseguru-konpainiak euskarazko errotulua
jarri nahiko balu, ondo al legoke "Allianz aseguruak"?

Ba, hori onartzen badugu, uste dut hiruko erregela berberarengatik onartu
beharko dugula "Laboral kutxa".

Agurtzane Mallona<agurtzane.mallona a bildua deusto.es> igorleak hau idatzi zuen
(2013 apirila 30 09:34):

>   Egun on denoi!
>
> Argi dago erakunde bakoitzak nahi duen izena erabili dezakeela eta jar
> diezaiokeela bere buruari. Baina ez legoke txarto izenak zelan eratu behar
> diren dakien teknikari bati aholkua eskatu eta kasu egitea. Halako
> "munstroak" ugaritxo ditugu Euskal Herrian, eta, neure ustez, kasu gehiago
> egiten zaio marketinari, hizkuntzaren aldetik egin daitekeen edozein
> iruzkini baino.
>
> Erabiltzaile naizen aldetik, penatuta eta lotsatuta ere banago.
>
>
> Agurtzane
>
>
> Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)<amendioa a bildua cfnavarra.es> igorleak
> hau idatzi zuen (2013 apirila 30 09:18):
>
> **
>> Enpresa, elkarte edo dena delako entitate pribatuak bere izena,
>> marka... nahierara sortzeko zilegitasun osoa du. Itzultzailea naizen
>> aldetik, gustuak gustu, ez dut deus esatekorik horren aurrean.
>>
>> Aitzol Mendiola
>>
>>  ------------------------------
>> *De:* Jose Agustin Arrieta [mailto:jaarrieta2 a bildua gmail.com]
>> *Enviado el:* lunes, 29 de abril de 2013 17:02
>> *Para:* ItzuL
>> *Asunto:* [itzul] "Laboral kutxa"?
>>
>>  Zer deritzozue Caja Laboralaren eta Ipar Kutxaren bategitetik sortu den
>> erakunde berriaren izenari?...Desastre hutsa, ezta? Adjektibo
>> erreferentzial-edo derizten horiek ezin dira izen-ardatzaren aurretik
>> ipini, oker ez banago. Garai bateko -aspaldi handiko- "nazional arazoa" eta
>> "sozial borroka" haiek etorri zaizkit gogora: kostatu zitzaigun galanki
>> denoi ere halakoak zirkulaziotik erretiratzea, eta orain zer duk eta
>> fandango bera berriro.  A zer ganora... Erakunde serio bati -Euskal Herriko
>> bigarren finantza erakunde handienari - "okurrittu" ere ez Euskaltzaindiari
>> galdetzea ea izen hori zuzena den ala ez. Marka da gurea, gero.
>>
>
>
>
> --
> Agurtzane Mallona
> Itzulpen Zerbitzua
> Deustuko Unibertsitatea
> Tel.: 944 139 177, luz.: 2722
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130430/0885b512/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago