[itzul] nola emango zenukete "a la vejez viruela"?
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Abu 12, 14:15:10, CEST 2013
'Zahartzean, zapatagin'. Horixe da "zapatain", hain zuzen, 'zapatagin'. Ez dakit 'zapatagin' eta 'zapatari' gauza bera diren (egile/konpontzaile?). Sinonimoak izanda ere, Garatek idatzi duena -g- letra txertatuta idazten da euskara idatzian, ez atzizkia aldatuta.
Begira HB:
zapatagin
zapatagintza
zapatari
zapataritza
Ondo izan,
Jon Agirre
________________________________
Nork: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net]
Bidaltze-data: jueves, 08 de agosto de 2013 10:08
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] nola emango zenukete "a la vejez viruela"?
Garatek «a la vejez, viruelas» esamolderako ematen dituen ordain gehienak «garaiz kanpo edo berandu egindako» esanahiaren urrun samar daudela esango nuke, azkena izan ezik: «zahartzean, zapatain» (berak ez du komarik ipintzen, baina hor koma nahitaezkoa da), hori da, «zahartzean, zapatari».
Centro Virtual Cervantes-en Refranero multilingüe-k adiera hori jasotzen du:
http://cvc.cervantes.es/lengua/refranero/Ficha.aspx?Par=58084&Lng=7
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130812/06d8c743/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago