[itzul] Eslogan bat
Koldo Azkona
itzulpenak a bildua sakana-mank.com
Ast, Abu 29, 14:56:23, CEST 2013
“Tu, nuestra razon de ser”
Nire ustez, zaila da itzulpen paralelorik egin. Esanahi bertsuko euskarazko
lelo bat sortu behar da. Hona hemen burura etortzen zaizkidanak, ez dakit
balioko dizuten:
Zu zaitugu arrazoi eta xede
Zure alde, nekerik gabe
Zuretzat beti, nekerik gabe
Helmuga zaitugu beti
Zuregatik ari gara etengabe
Zuregatik ari gara jo eta ke
Zuretzat beti lanean
Zuretzat beti ahalegina
Nondik idazten duzu? Denda batetik?
Ongi izan
Koldo Azkona
Sakanako Mankomunitateko itzultzailea
_____
Nork: Josebe Etxebarria [mailto:xoxebe a bildua yahoo.es]
Bidaltze-data: osteguna, 2013.eko abuztuak 29 14:35
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Eslogan bat
Arratsalde on:
Nola itzuliko zenukete, elikagaien enpresa baten esloganerako, "Tú, nuestra
razón de ser?"
"Zu, gure izatearen arrazoi" bururatu zait, baina ez dakit, agian
berdintsuegia da eta beste zerbait bururatzen zaizue...
Eskerrik asko guztioi.
Josebe Etxebarria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130829/e1153d00/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago