[itzul] Eslogan bat

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Abu 29, 16:05:00, CEST 2013


            Zure itzulpena ona iruditzen zait. Ohar bat baino ez. Uste dut «gure izatearen arrazoi» ez dela atributu gisa interpretatu behar, aposizio gisa baizik. Beraz, nahitaez behar du artikulua.

                        Zu, gure izatearen arrazoia

            Atributu gisa interpretatuz gero, alegia, "zara" aditza eliptikoa dela interpretatuz gero, izenordainaren osteko koma sobran legoke: «Zu gure izatearen arrazoi». Ez zait bestea bezain ona iruditzen.


Asier Larrinaga


From: Josebe Etxebarria [mailto:xoxebe a bildua yahoo.es]
Sent: Thursday, August 29, 2013 2:35 PM
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [itzul] Eslogan bat

Arratsalde on:

Nola itzuliko zenukete, elikagaien enpresa baten esloganerako, "Tú, nuestra razón de ser?"

"Zu, gure izatearen arrazoi" bururatu zait, baina ez dakit, agian berdintsuegia da eta beste zerbait bururatzen zaizue...

Eskerrik asko guztioi.

Josebe Etxebarria
<http://www.eitb.tv/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130829/7d330c04/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago