[itzul] Atenciones de Navidad

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Abe 2, 09:10:05, CET 2013


> Ez dut uste gabonsari edo aginaldo delakoa denik. Ez da, berez, sari 
> bat. Langileek jaso ohi dute saria, baina ez enpresa baten bezero 
> diren beste enpresek.

Agian jakingarria izan daiteke Hiztegi Batu Oinarridunak «gabonsari» 
sarrerari egiten dion oharra:
http://tinyurl.com/nl8goea


      Formari buruzko oharrak


        Euskaltzainen oharrak

  - [/E124/]: *agilando* desagertu behar da. *Gabonsari* oraindik 
familian erabiltzen dugun hitza da, errondan biltzen dabiltzan 
neskato-mutikoei dirura edo beste zerbait emateko; dendetan, bezero onei 
erosketaz batera, dohainik zerbait gehitzeko; gabonetan familiako edo 
besoetako bati eskupeko bat emateko, etab.

  - *Erabakia: *(H2.2 / 2009-09-21): Forma arautuetan jasoa dago 
*gabonsari*, baita *agilando* ere, dagozkion markekin, eta bere horretan 
utziko dira oraingoz.


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131202/037c8f9f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago