[itzul] ItzuL Mezu-Bilduma, 115 bilduma, 5. zenbakia
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Abe 3, 13:52:43, CET 2013
OSOAri dagokionez, "Orain Ona hobea da eta Osoa izena du" esloganak mendebaldekooi, ekialdekoei (eta beste asko batzuei ere bai) belarriko mina ematen digu. 'Izena izan' lokuziorik ez dago gure euskaran, 'izena' eta 'izan' baizik. Beraz, galdegaiari lekua eginaz, 'Orain Ona hobea da eta Osoa du izena' esango genuke.
Sentsibilitateari dagokionez, guztiz ados, txalo bero bat.
Jon
From: Lore Azkarate [mailto:lazkarate a bildua euskalnet.net]
Sent: asteartea, 2013.eko abenduak 3 12:28
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] ItzuL Mezu-Bilduma, 115 bilduma, 5. zenbakia
Begiratu dut ingelesez nola eman ote duten, baina ez dute eman.
Funciona zerbitzuaren zati osoa gaztelaniaz bakarrik dagoela ematen du.
Euskaraz asma genezake zerbitzu-izen txukun bat:
- zerbitzuaren ezaugarriak, xedea, funtzionamendua ezagututa,
- marketineko ezagutzak izanda
- denbora asko emanda
Baina hori ez da itzultzailearen lana.
Produktua diseinatzen duenaren lana da, marketineko lan handia barne.
Askotan egin behar izan ditugu hainbat produkturi buruzko itzulpenak, bankuetakoak (kutxak barne) dezente (la cuenta-e, ahorro plus eta antzekoak).
Bezeroari galdetu, eta izen propioa dela erantzun izan dute beti.
Merkatuak erakusten ez dien bitartean euskarari garrantzia eman behar diotela, alferrik da.
Hori bai, Euskaltelen azkena OSOA da ;-)
2013/12/03 12:00(e)an, itzul-request a bildua postaria.com(e)k idatzi zuen:
Message: 4
Date: Tue, 03 Dec 2013 11:54:15 +0100
From: Isabel Cantero <ixamar a bildua euskalnet.net> <mailto:ixamar a bildua euskalnet.net>
To: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com> <mailto:itzul a bildua postaria.com>
Subject: Re: [itzul] Funciona
Message-ID: <000001cef016$029b6c10$07d24430$@net>
Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
Gotzonek: Nolabait azaltzearren, «funtziONa» egin nahi izan dute, ziurrenik
ingeles betiereko ON hori gorde nahirik.
Halakorik ez bada tartean, uste dut zure irtenbidea hobea dela.
Lorek: izen propio moduko bat da. Horrelakoetan, jatorrizkoa mantendu behar
izaten da.
Hortaz, beste irtenbide bat izan liteke, adibidez, "Martxa ONa" zerbitzua
(P. Etxezarragak emandako adibideen ildotik)?
Eta, Lore, jatorrizkoa mantentzeari dagokionez: ingelesera edo gaztelania ez
den beste hizkuntza batera itzuli behar izanez gero, mantendu egingo zenuke?
Eskerrik asko berriro ere!
Isabel
________________________________
<http://www.avast.com/>
This email is free from viruses and malware because avast! Antivirus <http://www.avast.com/> protection is active.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131203/1a69c9fe/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131203/1a69c9fe/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago