[itzul] ItzuL Mezu-Bilduma, 115 bilduma, 5. zenbakia

Lore Azkarate lazkarate a bildua euskalnet.net
As, Abe 3, 12:27:42, CET 2013


Begiratu dut ingelesez nola eman ote duten, baina ez dute eman.
Funciona zerbitzuaren zati osoa gaztelaniaz bakarrik dagoela ematen du.

Euskaraz asma genezake zerbitzu-izen txukun bat:
-zerbitzuaren ezaugarriak, xedea, funtzionamendua ezagututa,
- marketineko ezagutzak izanda
- denbora asko emanda

Baina hori ez da itzultzailearen lana.
Produktua diseinatzen duenaren lana da, marketineko lan handia barne.

Askotan egin behar izan ditugu hainbat produkturi buruzko itzulpenak, 
bankuetakoak (kutxak barne) dezente (la cuenta-e, ahorro plus eta 
antzekoak).
Bezeroari galdetu, eta izen propioa dela erantzun izan dute beti.
Merkatuak erakusten ez dien bitartean euskarari garrantzia eman behar 
diotela, alferrik da.
Hori bai, Euskaltelen azkena OSOA da ;-)








2013/12/03 12:00(e)an, itzul-request a bildua postaria.com(e)k idatzi zuen:
> Message: 4
> Date: Tue, 03 Dec 2013 11:54:15 +0100
> From: Isabel Cantero<ixamar a bildua euskalnet.net>
> To: 'ItzuL'<itzul a bildua postaria.com>
> Subject: Re: [itzul] Funciona
> Message-ID: <000001cef016$029b6c10$07d24430$@net>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>
> Gotzonek: Nolabait azaltzearren, «funtziONa» egin nahi izan dute, ziurrenik
> ingeles betiereko ON hori gorde nahirik.
> Halakorik ez bada tartean, uste dut zure irtenbidea hobea dela.
>
> Lorek: izen propio moduko bat da. Horrelakoetan, jatorrizkoa mantendu behar
> izaten da.
>
>   
>
> Hortaz, beste irtenbide bat izan liteke, adibidez, “Martxa ONa“ zerbitzua
> (P. Etxezarragak emandako adibideen ildotik)?
>
> Eta, Lore, jatorrizkoa mantentzeari dagokionez: ingelesera edo gaztelania ez
> den beste hizkuntza batera itzuli behar izanez gero, mantendu egingo zenuke?
>
>
> Eskerrik asko berriro ere!
>
> Isabel
>



---
This email is free from viruses and malware because avast! Antivirus protection is active.
http://www.avast.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131203/7916d48d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago