[itzul] etxez etxeko laguntza zerbitzua

Patxi Petrirena Alzuguren p.petrirena a bildua elhuyar.com
Ost, Abe 4, 12:13:56, CET 2013


Oso egokia iruditzen zait Gotzonen oharra.

Bestalde, ordenantza bat aurkitu dut GAOn, Oñatikoa (2006), baina ez dut
ikusten deontologia-konturik. Badaezpada jartzen dut esteka:
https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2006/05/08/e0604596.htm. Ez daukat
laguntza handiagorik.

*Patxi Petrirena Alzuguren*

p.petrirena a bildua elhuyar.com <p.petrirena a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 216

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.     Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.


2013/12/4 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>

>
>  Inori egokitu al zaio inoiz Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren kode
> deontologikoa itzultzea?
> Edo, hobe esatera, bertan lan egiten duten laguntzaileei aplikatzekoa?
>
>
> Ez dut zure galderaren erantzunik, baina ohar bat egin nahi nuke. Badakit
> barra-barra dabilela bazterretan *servicio de ayuda a domicilio* > *etxez
> etxeko laguntza zerbitzu*, baina uste dut hobe dela *etxeko laguntza
> zerbitzu *ematea. Izan ere, zerbitzu horren ezaugarri berariazkoa ez da
> etxerik etxe ematen dela, baizik etxeko lanetan laguntzen duela.
>
> Besterik da, esate baterako, zaborrak *atez ate* biltzea, edo posta *etxez
> etxe* banatzea. Kasu honetan, aldiz, mamia ez da batetik bestera egiten
> dela, baizik etxean ematen dela zerbitzua.
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131204/856cdcb0/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago