[itzul] etxez etxeko laguntza zerbitzua

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Abe 4, 10:56:20, CET 2013


> Inori egokitu al zaio inoiz Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren kode 
> deontologikoa itzultzea?
> Edo, hobe esatera, bertan lan egiten duten laguntzaileei aplikatzekoa?

Ez dut zure galderaren erantzunik, baina ohar bat egin nahi nuke. 
Badakit barra-barra dabilela bazterretan /servicio de ayuda a domicilio/ 
 > /etxez etxeko laguntza zerbitzu/, baina uste dut hobe dela /etxeko 
laguntza zerbitzu /ematea. Izan ere, zerbitzu horren ezaugarri 
berariazkoa ez da etxerik etxe ematen dela, baizik etxeko lanetan 
laguntzen duela.

Besterik da, esate baterako, zaborrak /atez ate/ biltzea, edo posta 
/etxez etxe/ banatzea. Kasu honetan, aldiz, mamia ez da batetik bestera 
egiten dela, baizik etxean ematen dela zerbitzua.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131204/47feebcf/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago