[itzul] mujeres adivasi
Antton Gurrutxaga Hernaiz
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Al, Abe 9, 11:42:11, CET 2013
Herri- edo etnia-izena aposizioan erabiltzeko joera izaten dugu, batez ere
erabiltzen hasi berritan, oso ezagunak ez direnean, edo grafia etxekotu
gabea darabilgunean.
Baina izenondo-funtzioa ere hartzea berezkoa dute horrelakoek, eta orduan
komeriak. Entziklopediagintzan eta exonomastikan dugun esperientziaren
arabera, Alfontsok aipatutako adjektibazioaren bidea da, oro har,
estandarrerako egokiena. ElhWebCorpeko adibide batzuk:
- Ni hango beste anaia
tutsi<http://webcorpusak.elhuyar.org/cgi-bin/98915>batekin joan
nintzen (
http://www.uztarria.com/herri_aldizkaria/2005/68/02/index_html)
- ...regimena ere, demokraziaren uko hutsa delako eta ezta herri
kurduaren <http://webcorpusak.elhuyar.org/cgi-bin/101606> genozidioa
ere. Eta hala ere, beren ustetan, Saddam Hussein... (
http://www.jakingunea.com/50urte/pdf/Jakin91_63/Jakin91_63_011.pdf)<http://www.jakingunea.com/50urte/pdf/Jakin91_63/Jakin91_63_011.pdf>
- Eguzkiaren Harria kontserbatzen den kultura
aztekako<http://webcorpusak.elhuyar.org/cgi-bin/26677>monolitorik
antzinakoenetako bat da, bere zizelkatzea 1479... (
http://eu.wikipedia.org/wiki/Eguzkiaren_Harria)<http://eu.wikipedia.org/wiki/Eguzkiaren_Harria>
- ...ak eta, batez ere, zinemak ospetsua egin zuen gerlari indio
apatxea<http://webcorpusak.elhuyar.org/cgi-bin/37279>izan zen. Eta
pertsonaia famatu guztiekin gertatzen den bez...(
http://kritikak.armiarma.com/?p2789)<http://kritikak.armiarma.com/?p2789>
Proposamen horrek ez du inolaz ere ukatzen batzuetan aposizioa ere
erabiltzea.
*Antton Gurrutxaga*
Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com [image: Linkedin
lotura]<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 228
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
2013/12/6 Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com>
> Kaixo:
>
> beharbada, erreferentzia bat honakoa izan daiteke: "Etnologiaren nozio
> giltzarriak: azterketak eta testuak", Marie-Odile Géruad.. et al. Iñaki
> Iñurrieta Labaien itzultzaileak euskaratua. Hor Azande eta Nut Herriak
> erabiltzan dira baita azandetarrrak edo nambikwaratarrak ere, adibidez. Ez
> dut kontrolatzen antropoloek asmatutako terminologia (azaletiko bilaketa
> egin dut liburuaren gainean); baina esanen nuke ez badagoela testuinguru
> zehatzik ahaidetasun-harremanen araberakoa, orduan, adivasi emakumeak
> erabiliko nuke.
>
> Gero arte
>
>
> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2013 abendua 5 16:14):
>
> Nik ere uste dut izen eta izenondo kategoriekin mailegatu behar
>> genituzkeela (komeni zaigula) horrelakoak, Hiztegi Batuan hauek dauden
>> moduan:
>>
>> *etrusko *iz. eta izond.
>>
>> *indigena *izond. eta iz.
>>
>> *judu *iz. eta izond.
>>
>> *kosako *iz. eta izond.
>>
>> *latino *izond. eta iz.
>>
>>
>> Alegia, "adivasiak" eta "emakume adivasiak". Izen-kategoriara murriztea
>> arazo-iturri izango litzateke.
>>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
>> tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>
>> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>
>>
>> 2013/12/5 Nuria Fdz. de Arroiabe <nuriarroiabe a bildua euskalnet.net>
>>
>> Eup!
>>>
>>> Emakume adivasiak esango nauke.
>>>
>>> Nuria
>>>
>>>
>>> ----- Original Message ----- From: "Itzuliz Itzulpen Zerbitzua" <
>>> itzuliz a bildua euskaltel.net>
>>> To: <itzul a bildua postaria.com>
>>> Sent: Thursday, December 05, 2013 10:46 AM
>>> Subject: [itzul] mujeres adivasi
>>>
>>>
>>>
>>> Egun on: zuetako norbaitek eman al du inoiz halakorik?
>>>>
>>>> MIla esker, aurrez
>>>>
>>>> Joxemari
>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131209/9197a34a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago