[itzul] TERM: Línea de factura
Errea Cleix Inma
i.errea a bildua pamplona.es
Or, Abe 13, 10:29:03, CET 2013
Egun on,
Faktura elektronikoari buruzko edukien zerrenda bat itzultzen ari naiz, eta Línea de factura euskaratu behar dut.
Sarean begiratu dut, baina ez dut ezer aurkitu euskaraz. Agian ez dut asmatu begiratzen...
Jakin nahi dut zer den egokiagoa: Faktura-lerro ala Faktura-linea.
Euskaltermen, Ekonomia eta enpresa sailean, badaude, adibidez, kreditu-linea eta kreditu lerro, edo deskontu-linea eta deskontu-lerro, baita finantza-linea ere.
Ez dakit ongi zertan datzan diferentzia lerro eta linea horien artean, kasu honetan.
Eskertuko dizuet, benetan, zuen laguntza edota iritzia.
Mila esker aurrez!
inma errea
Servicio de Traducción - Itzulpen Zerbitzua
Área de Servicios Generales - Zerbitzu Orokorretako Alorra
(Zapatería 40- 3. sol. - 31001)
traditzul a bildua pamplona.es <mailto:traditzul a bildua pamplona.es>
948 420 979 (directo - zuzenekoa)
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago