[itzul] erabil dezaket ala erabili dezaket

Joxe Mari Berasategi jxmbera a bildua euskaltel.net
Lar, Abe 14, 20:03:07, CET 2013


2013/12/14 15:58(e)an, nerea(e)k idatzi zuen:
> Kaixo
>
> Galdera bat, erabil dezaket ala erabili dezaket? Biak al daude ondo?
>
> Eskerrik asko
>
> Nerea
Euskaltzaindiak aditzoinen forma bai, baina ez du, nonbait, erabaki, 
noiz erabili.

Begira zer dioten beheko testuetan.

Ondo bizi,

Joxe Mari Berasategi
Gasteiz

EIMAren Estilo Liburuaren zazpigarren atala:

MORFOSINTAXIAREN INGURUKO ZALANTZAK ETA ARGIBIDEAK

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-euskcont/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/MORFOSINTAXIA_PDFa.pdf

205. or.

9.3.1. Aditzoinen forma

Euskaltzaindiak erabaki bat emana du (28. araua), aditzoinen formari 
buruz. Ez du esaten aditzoina noiz erabili, baizik eta kasuan kasuko 
aditzoinak zer forma duen.

206. or.

9.3.2. Aditzoina noiz (oro har)

Euskaltzaindiak ez du arautu noiz erabili behar den aditzoina. Hala ere, 
joera hau nagusitu da euskara batuaren garaian, oro har:

a) Ahalerazko, subjuntiboko eta aginterazko aditz laguntzaileekin 
rabiltzen da aditzoina:

«eros ezazu»,«eros dezala»,«eros dezake»;«sardezakezu»,«sardadin»,«sar 
ezazue»...

IVAPen Estilo Liburua

http://www.euskadi.net/contenidos/informacion/bibl_digital/es_documen/adjuntos/estiloliburua.pdf

88. or.

*Har(tu) dezan, dezake, ezazu*

Subjuntiboan, ahaleran eta aginteran zer erabili? Aditzoina ala 
partizipioa? Euskaltzaindiak oraindik ez du araurik eman honen gainean; 
beraz, bi aukera dira zilegi. Nolanahi ere den, aditzoina erabiltzea 
erabakitzen baduzu, kontuan har Euskaltzaindiak arautu dituela, 
dagoeneko, aditzoinen formak.


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131214/685eeae1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago